BIDAI KONTAKETAK: BRASIL

Mardi 28 mars 2006

 

2006ko martxoaren 2a : Brasilera iritsi gara.
Bem vindas a Brasil!
La Lineatik gurutzatu genuen muga lurrez.
 
 Presidentea: Luiz Inacio Lula Da Silva.
 Zenbait erreperio :
 Euro 1 = 2,58 erreal.
 Autobusa 1,6 erreal ( 70 zentimo) , ogitxoa : 0,20 erreal ( 8 zentimo),  Interneten ordubete: 1,5 eta 3 erreal artean (60 eta 1,2 zentimo artean), gasolina: 2,.7 erreal litroa( 1,08 euro), 1,9 erreal gasoil litroa (76 zentimo).
 Bataz besteko soldata : 350 erreal (140 euro).
 Kirol nazionala :futbola.
Par amerikastola
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Vendredi 26 mai 2006
Belem-en (Pará, Brasil), 2006ko martxoaren 12an, igandean.
PARKATÊJÊak: BIZI OSO BATEKO LANA


Leopoldina Araujok ongi ezagutzen ditu Maraba-tik (Pará) gertu dauden parkatêjêak, bere hizkuntzalaria baita eta Jê familiako hizkuntza honekin dela 32 urte hasi baitzen lanean, 25 urte zituelarik.

Lehenik eta behin buruzagiarekin harreman ona mantentzea ezinbestekoa da, izan ere, berarekin beste inorekin baino lan gehiago egiten baitu eta, hainbeste urteren buruan, harremana konfidantzazkoa dela esan daiteke: “Gu independiente izateko gara heziak; indigenak, aldiz, ez” azaltzen du taldeak buruzagiaren inguruan funtzionatzen duela azaltzeko.

Parkatêjêak inguraturik bizi dira: alde batetik errpidea dute, beste batetik argindar dorreak eta bestetik trenbidea. Bi taldetan banatzen dira eta beraien artean sekulako ezin ikusia dute. Leopoldina beste taldearengana joaten bada edozer gauza dela eta “bere” taldekoak jeloskor jartzen dira eta horrek, lanarekiko, ez du batere laguntzen: “Ni beraien zerbitzura nagoela argi eduki behar dut, bestela, ez dugu aurreratzen lanean” dio hizkuntzalari brasildarrak.

Lehentasuna: lurra.

Hizkuntzaren garrantziaz jabetzen diren arren, parkatêjêek ere, Hegoamerikako indigena guztiek bezala, euren lur propioa edukitzea dute helburu. Tamalez, hau lortzeak denbora eta lan asko suposatzen du baina apurka ari dira nahi dutena –nahi dutenaren zati bat, hobe esanda- lortzen: Beraien lurraldea edukitzeak asko esan nahi du: pertsona talde bat, kultura bat eta hizkuntza bat lurralde jakin bati atxikitzen baitzaizkio eta, irudiz, indar eta gogo gehiago ematen baitio bertako herriari.

Gazteak: gero ziurra?

Gurasoek portugesez hitz egin dien gazteek ez dute beraien nortasunaren zatirik garrantzitsuenetariko bat jaso: hizkuntza. Beste behin ere arazo berbera errepikatzen da: belaunalditik belaunaldira ez dago transmisiorik.

Hala ere, gazte hauek amerindiar izaten jarraitu nahi dute eta, beraz, hizkuntza eskas izan arren, nola hala nortasuna ematen dien erritoak praktikatzen jarraitzen dute: “Hori guztia oso ongi dago, desberdin eta bakar egiten dituen zerbait dutela jabetzen baitira, baina hizkuntza ikastea dela garrantzitsuena konturatu behar dira; hala, kultura mantendu ez ezik, lan bat ere aurkitu baitezakete, adibidez, beraien komuniteteko irakasle gisa, unibertsitateetako hizkuntzalaritza programetan... Behin eta berriro errepikatzen diet” zioen Leopoldinak.

Mestizaia oso aberasgarria izan daiteke, baita oso suntsigarria ere: gazte parkatêjêak beraien taldekoak ez direnekin ezkontzen dira sarritan eta besteei bost axola hauen kultura eta hizkuntza eta, noski, ez dute ikasteko inongo ahaleginik egiten. Berriro ere transmisio eza.

Eta horri guztiari telebistaren eragina gehitzen badiogu, emaitza guztiz negatiboa edukiko dugu; egunero-egunero mendebaldeko gizartea goraipatzen duen makina dute aldamenean: nola jantzi, nola hitz egin, zer jan eta zer edan, nola pentsatu... agintzen duena. Kasu ez egitea bakoitzaren eskuetan dago, noski, baina norberaren nortasunaz ziur ez dagoenarentzat ez da batere erraza.

Nerea Leturia Nabaroa.

Par amerikastola
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Vendredi 26 mai 2006
SANTO ANTONIO DE PITAGUARY, MARACANAÚ (CEARÁ, BRASIL).
2006ko martxoaren 14a, asteazkena.
ZURIEN NEGOZIOA: GKE BERRIA?
Maracanaú Fortaleza ondoan dagoen hiria da eta betan pitaguary-en komunitateetariko bat dago. Pitaguary-ak Maracanaú eta Pacatuba munizipioetan banatzen diren hiru komunitatetan antolatzen dira: Santo Antonio, Munguba eta Horto/Olho d’Água. Komunitateetan bizi direnak 2000 bat dira, baina hauetatik kanpo daudenak kontutan hartuz gero, pitaguaryak, gutxi gora-behera, 3800 direla esango genuke.
Maracanaú”, “pitaguary” eta inguruko toponimoek erakusten duten bezala, nomenklatura guztiz indigena da: tupi familiakoa hain zuzen ere. “Pitaguary” hitzak, adibidez, “izkirak jaten dituztenak” esan nahi du, hala azaldu zigun behintzat Danielek, bertako kazikeak. Baina ez Danielek, ez komunitateko inork, ezta Ceará estatuko inork ere ez du hizkuntza indigenik hitz egiten, tupi familiakoak ziren hizkuntza indigena guztiak galdu egin baitziren alde honetan. Eta hau Brasilgo “nordeste”-ko egoera orokorra da, izan ere, kostaldeko kolonizazioa beste inon baino basatiagoa izan baitzen: gizon zuria lehenago iritsi zen.
Hala ere, pitaguaryen kasua nahiko berezia –eta bakuna, esango nuke- da: guztiz galdua duten hizkuntza berreskuratu nahi dute, kultura batean hizkuntzak betetzen duen lekua oso garrantzitsua dela konturatu baitira. Uler al dezakegu hizkuntza propiorik gabeko kultura bat, nortasun bat? Zaila egiten zaigu; guri, euskaldun garen heinean, bai behintzat.
Horretarako, tupi familiako hizkuntzaren bat hitz egiten den beste lekuetako irakasleak behar dituzte: hauek irakasleei irakatsiko liekete eta hauek, era berean, komunitateko beste kideei, haurrei bereziki.
Tupia ingelesa bezala, hots, kanpoko hizkuntza bezala, ikastea ez dugu beste biderik” zioen Jeováhk, eskolako irakasleak. Badirudi Maracanaúko udaletxeak Amazonasetik irakasle bat ekarriko duela pitaguaryentzat. Ikusiko da.
“Indigenen irakasle izateko bereziki prestatu behar da: hauei buruzko legedia, kultura… ezagutu behar dira, baina irakasten duten tupi eskasa ez da inola ere nahikoa” Jeováhren ustetan.
Hizkuntza ez bada, zerk egiten ditu indigena, beraz? Zerk ematen die nortasun hori? Dudarik gabe, lurrarekiko duten atxikimendua da beraien kulturaren oinarria. Baina, hori ere, lurrak kendu zizkieten une beretik kili-kolo dago.
Ezaguna da gaur egun Latinoamerika osoan indigenek euren lurrak berreskuratzeko daramakiten borroka. Brasilen, beraz, mugimendu hau ere aurrera doa. Prozesua luzea eta konplikatua da, baina pixkanaka ari dira.
“1735 hektarea identifikatu dituzte, baina, benetan, 6000 baino gehiago dira. Hala ere, oraindik, demarkatu egin behar dituzte, hori egin ezean edonork nahi duena egin baitezake gure lurretan” azaltzen zigun kazikeak.
Demarkazioa da lurren berreskuraketa prozesuaren zatirik zailena: “Brasiliara joatea beharrezkoa dugu prozesua geldi ez dadin, baina ez dugu horretarako dirurik”. Itxaron behar, beraz: “1997an FUNAIekin (Fundaçao Nacional do Indio) hitz egin eta hauek zerbait egin zuten arte bi urte pasa ziren. Hala ere, kontu honekin 92/93an hasi ginen, 10 urte baino gehiago jada honekin bueltaka eta oraindik lurrak ez dira gureak!” kexatzen zen Daniel.
Hizkuntzaren berreskurapena eta lurren demarkazioa eskatzea asko al da? Pitaguaryei, aurrera egiteko, beharrezkoak iruditzen zaizkien eskaerak dira.
Bitartean, beraien kulturaren beste arlo batzuk burutzen dituzte, hauek ere nortasuna ematen dielarik. Portugesez egin arren, beraien erritoak egiten jarraitzen dute: zeremoniak, errezuak…
Lehen esan bezala, Latinoamerikako herri indigenen ezaugarri nagusienetarikoa lurrarekiko duten atxikimendua galdu ez izana da: “Gure arbasoak, encanto-ak, lurrean bertan bizi dira eta guri laguntzen digute, beti gurekin kontaktuan daudelarik” azaltzen zigun Danielek.
Zaila da,hala ere, hizkuntza eta kulturaren gai honekin aurrera egitea, izan ere, gaur egun eredu den mundu okzidenalak gazteei -edozein arraza eta koloretakoak direlarik- guztiz kontrakoa den kultura materialista erakutsi eta irakasten baitie.
OSTIRALETAKO ERRITOA; INDIGENA?
Ostiralero, Danielek, Santo Antonio de Pitaguaryko kazikeak, errito bat egiten du eskolako ikasleekin. Hilaren 17an bertan parte hartzera , gonbidatu gintuzten.
Kazikeak, erritoak, etab. entzunda, agian, beste gauza bat espero nuen. Agian telebista gehiegi ikusi dut. Baina, nik behintzat, ez nuen halakorik ikustea pentsatzen.
Lehenik Brasilgo ereserkia abestu eta, ondoren, aitagurea errezatu zuten, denak borobilean jarri eta eskutik helduta!
Ondoren, Daniel erdian jarri eta maraka batekin erritmoa markatzen zuen bitartean, bai haurrek baita irakasleek ere, borobil batean kazikea inguratu eta abesten eta dantzatzen hasi ziren. Erritmo eta doinu politak zituzten eta kantuak portugesez izateak ez gintuen harritu, bagenekien hala izango zela.
Egia da komunitatearen izena Santo Antonio dela eta komunitate guztiak ikus dezakeela tontorrean dagoen eliza, baina, kultura indigenaren egunean (ostiraletan), lehenik Brasilgo ereserkia eta ondoren aitagurea... indigena izaten utzi ez dien -eta, oraindik, uzten ez dien- bi instituzioekin lotura gehiegi dagoela iruditzen zait.
Nerea Leturia Nabaroa.
Pitaguary-en eskola.
Santo Antonio komunitatean eskola bat dago, elizaren azpian kokatua. Bertan komunitateko 70 familitako haurrak daude. Eskolan oraindik ez da tupi familiako hizkuntza eta kultura indigena klaserik ematen, ulergarria da, izan ere pitaguaryek hizkuntza galdu zutela denbora asko da jada. Nereak kontatu bezala, ostirala kultura indigenaren eguna da eta haurrek erritoak praktikatu eta dantza eta artisautza ikasten dute. Historia klaseetan ere, beraien historia propioa ere ikasten dute. Beste klaseetan ere kultura indigenari egiten dizkiote keinuak, baina ez dago horri buruzko klase zehatzik. Indigenen festak errespetatzen dituen egutegi berezi bat ere badute: artoaren festa ekainean, adibidez; Día do Indio, apirilaren 19an...
Eskolari materiala falta zaio, liburu oso gutxi ditu eta indigenen kulturari buruzkoak are gutxiago; irakasleek, san bezala, tupi ikasteko eskubidea eta, horretarako, beste estatu batetik etorriko litzatekeen irakasle bat edukitzea eskatzen dute. Eskolako 14 irakasleetatik bostek ez dute FUNAIek eskaintzen dituen formakuntza kurtsorik jaso. Formakuntza honetan artisautza, sinesmen eta indigenak Ceará estatuan dauden leku ezberdinak, indigenei buruzko legedia eta tupi familiako hizkuntza baten oinarriak ikasten dira.
Haurrek ez dute hamaiketakorik eskolan, askok, egunean zehar, ia ezer ez jatea suposatzen duelarik honek.
Pitaguaryen hizkuntzaren berreskurapenari eta euren lurren demarkazio prozesuari laguntzeko, Brasilgo gobernuari bidaliko zaion ondorengo eskaera orria betetzera gonbidatzen zaituztegu:
Audrey Hoc, Macapá (Amapá, Brasil), 2006-V-8, Nereak itzulia.
 
Par amerikastola
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Vendredi 26 mai 2006
TAPEBAK eta ESCOLA DO TRILHO.
2006ko martxoaren 16a, osteguna eta 20a, astelehena.
FUNAI GOBERNUA DA”
Ez zen klase eguna, baina irakasle tapebak ikusi eta beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen, izan ere denak bildurik baitzeuden Caucaia-ko eskolan. Guretzat aproposa, beraientzat, ez hainbeste, batzuek zituzten formazio orduak alde batera utzi behar izan baitzituzten une batez gurekin egoteko.
50 irakasleren aurrean gure buruak aurkeztu eta Miren Uribe gure uneko itzultzaileari eskerm gu han egotearen arraoia ulertuarazi genien: hasierako mesfidantza ondorengo hitz jario bihurtu zen.
Tapebak Fortalezatik gertu bizi diren indigenak dira eta, “nordesteko” guztiek bezala, gizon zuriaren kolonialismoa gertu-gertutik jasan zuten. Gaur egun 5000 kide baino gehiago dira 17 komunitatetan banatuta –hauetatik 12 daude ongi antolaturik-. Komunitate hauetan eskola ezberdinak daude eta guztira 50 bat irakasle arduratzen dira haurretaz.
Hasiera batean zuhaitzen azpian hasi zena, pixkanaka garatuz joan zen eta, komunitateak hala nahi izan zuelako, gaur egun duten eskoletara iristeko bide zaila egin zuten. Eskola komunitatearen lana da eta, beraz, honek zer esan handia du eskolaren norantzan; adibidez, egutegia erabakitzerako garaian. Egutegia ez ezik, eskola indigenek badute beste berezitasun bat ezberdin egiten dituenak, “escolas diferenciadas” egiten dituenak: ostiraletako indigena kultur klaseak. Bertan kultur ekintzak, dantzak, artisau lanak, beraien herriaren historia... ikasten dute haurrek, “irakasleak horretarako ardura eduki behar du” zioen Athilson irakasleak.
Hikuntza aspaldi galdu zutenez, portugesa erabiltzen dute: “Orain gure ama hizkuntza portugesa da” bat egiten zuten denek. Pitaguaryek euren hizkuntza berreskuratzeko asmoa zutela esan genienean, beraien lehentasuna ez zela inola ere hura azaldu zuten: tupi familiakoa izango litzatekeen hizkuntza hitz egitea ez da beraien errealitatea. “Ederra izango litzateke hizkuntza berreskuratzea, haurrek eskolan ikastea” diote irakasleek, “zuriek ez ulertzeko batez ere” barre egiten zuen Athilsonek.
Hizkuntzarik ez eta zer da, beraz, indigena izatea? Kultura eta bizimodu bat aurrera eramatea, lurralde jakin batean, beraienean. “Terra demarcada, vida garantida” lemapean eskatzen dute lurra beraientzat: 30.000 hektarea hasieran. 18.000 ondoren. Gobernuak 4000 emango zizkiela eta, azkenean, 4900etan geratu da, gehiena zingiratsua.
Lurra demarkatzeko prozesua oso luzea eta pisua da:
1.       Lehenengo demarkazioa edo identifikazioa.
2.       Lur horien uneok “jabearekin” hitz egin.
3.       Jabe” hori indemnizatu.
4.       Udaletxeak lurrak onartu.
5.       Estatuko Buletin Ofizialean berria atera.
6.       Ordura arteko “jabea” atera eta beraiek sartu.
Baina zurien burokraziak prozesua luzatzen du eta edozein errekurtsok atzeratu egiten du.
FUNAI (Fundaçao Nacional do Índio) bitartekari dela gobernuarekin negoziatzen dute. Eta bitartekari honek lagundu baino kalte gehiago egiten dien galdetzerakoan: “FUNAI gobernua da” erantzun zuen labur eta argi Athilsonek. Bakoitzak atera ditzala kontuak.
Lula gobernuan egoteak ere gai honekikoak ez direla aldatu azaldu ziguten. Nazioarteko presioek yanomamiak bezalako etnia “ezagunei” zaiela baliogarri eta, beraien kasuan, Fortalezatik bisitan joaten zaizkien eskolen idatziak direla presio bakarra argitzen zuten. Beraiek bakarrik lortuko dutela badakite, hala ere, horretarako gizon zuriaren arma berak erabili behar dituztela ulertu dute: “Analfabetismoak zer ikusi handia eduki zuen bere garaian lurrak ez demarkatzearekin, indigenek ez baitzituzten zurien paperak ulertzen. Orain, hori dena eskolari esker aldatzen ari da, 60-65 urteko pertsonak ere ikastera joaten dira.”
TRENBIDEKO ESKOLA
“Escola diferenciada” bat gertutik ikusteko Comunidade do Trilho-n (“Trenbideko komunitatea”) dagoen Escola do Trilho-ra (“Trenbideko eskola”) gonbidatu gintuzten. Gu iritsi ginenerako han zegoen Bete irakaslea haurren zain: aurreko eguna, martxoaren 19a, San Jose izan zen, Ceará-ko zaindaria, eta elizak astelehenera pasa zuela festa aipatu zigun. Kontua zera zen: komunitateko eskola honetan ez zela festarik. Egutegian komunitateak parte hartzen du eta, beraz, oraindik, zenbait festa katoliko errespetatzen dituzte: Eguarri eguna, hildakoen eguna, Corpus Christi...
Bestalde, indigenen egunak beti errespetatzen dituzte festa eginez: apirilaren 19a, Indigenaren eguna Brasilen; urriaren 3a, Vitor Tapeba gerlariaren eguna eta, beraz, tapeba guztiena; urriaren 18tik 20ra tapeben kultur azoka carnaúba festa (jantzi tipikoa egiteko erabiltzen duten landarea).
Egun batzuk lehenago irakasleek greba egin zuten Brasilen. Honen harira, ea beraiek ere egin behar zuten galdetzerakoan, ezetz esan ziguten, irakasle indigenek ez dutela sekula grebarik egiten, beste era batera erreibindikatzen dituztela euren eskubideak: arazoa duten erakundearengana, lehenik, ordezkariak joaten dira, kasurik ez badiete egiten, komunitate guztia joango da. Hori da komunitate bat izatea, baten arazoa denona da.
Dena da komunitatearen hoberako egiten da eta, hala, irakasleak ikaslearen beharren arabera antolatuko du bere lana: adinak ez du gehiegi axola, ikasleak dakienak baizik: “Prestaturik atera behar dute, aurrerago, komunitateko helduek jasan behar izan zituztenak ez ezagutzeko”. Bigarren mailako hezkuntza egitera eskola konbentzionaletara joan behar dute, oraindik ez baitago maila horretako “escola diferenciada”-rik, eta hori ez da xamurra izaten ohiturik ez dauden nerabeentzat. Gaur egungo ikasleak biharko irakasle izatea besterik ez dute eta, beraz, beraiengan jarri behar esperantza.
Nerea Leturia Nabaroa
“Trilho”ko material didaktikoa.
            Trenbideko eskolan 130 ikasle daude. 5 irakasle daude egun guztian eta 2 gehiago arratsaldetan besterik etortzen ez direnak. Irakasle tapebak biltzen dituen elkartea 48 irakaslez osatzen da.
            Ostiraletako kultur indigenaren egunean, portugesez idatziriko hiru libuirurekin egiten dute lan:
            Kultura eta gizarte indigena.
            Hizkuntza eta pedagogi praktikak.
            Bizitza eta ingurumena.
            Kulturari buruzko beste bi liburu ere badituzte (SEDUCek arguitaraturik):
            Memoria viva dos Indios Tapeba: terra demarcada, vida garantida.
            Fazendo escola: livro de textos do Povo Tremembé.
            Hauetan, Xingú-ko indigenen festa eta elikadura, potiguar herriaren joko, arku eta gezien fabrikazioa ikas dezakegu...
            Audrey Hoc, 2006-V-22, Boa Vista, Nereak itzulia.
 
Par amerikastola
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Lundi 19 juin 2006
2006ko martxoaren 12a.
Leopoldina eta Carmen: bi hizkuntzalari. 
            Hizkuntzalarien lana oso garrantzitsua da guri interesatzen zaigun gaian. Hizkuntza indigenetaz lan zientifiko hau gabe, zaila da hauek eskolan erabiltzea.
            Hizkuntzalarien lanak hizkuntza baten ezagutza morfologikoa, sintaktikoa, ortografikoa... suposatzen du, honek guztiak hizkuntza horren normalizazioa baimentzen duelarik.
            Benetan bere lana axola zaion hizkuntzalari baten lana, beraz, oso garrantzitsua da. Beraiek gabe zaila da aurrera egitea, hala ikusarazi ziguten Venezuelan: hizkuntzalari gutxi, idatzizko dokumentazio gutxi beraz, material didaktiko eskasa, libururik ez, eskolarik ez orduan.
            Lan bati lotu nahi zaien hizkuntzalari gazteek hemen dute aukera!! Badago zer ikasi eta aztertu. Benetako lotura ez bada ez da nahikoa, luzea, bizi osorako baita, azken finean, lan hau.
            Leopoldina Araújo da horietako hizkuntzalari bat, parakatêje herriarekin eta beraientzat lan egiten duena. 30 urte baino gehiagoz lan eginda, orain ari da bere lanaren fruituak ikusten: hizkuntzari buruzko bi liburu. Horietako bat Alfabetua eta kantuak (1997) da, bertan animalia bat antzematen da testu eta kantu baten bidez. Beste liburua hizkuntza eta kulturari buruzkoak dira, klasean erabilgarriak. Hiztegi bat egiten ari dira.
            Hizkuntza indigena eskolan erabiltzeaz hitz egiten ari dira, baina, hau, oraindik, ez da oso erabilia, parkatêje herriaren kultura ikasten duten arren. Leopoldinak bere lanaren zati bat eta soinu dokumentu bat eman zizkigun. Egin nahi dugun erakustketan erabiltzea gustatuko litzaioke.
            Leopoldinaren ikaslea izandako Carmen Rodrigues ere bere lanari oso loturiko hizkuntzalaria da.
            Carmenek Altamiratik gertu egiten du lan xipaya-ren azken hiztunekin (juruna familiako hizkuntza, tupi motakoa). Bere lana ez da batere xamurra, izan ere arauak, pixkanaka galtzen ari den hizkuntza honen soinuak idatziz jarri nahi baititu. Berak ere hiztegi bat egin nahi du. Esperantza handia behar da hizkuntzaren berreskurapenerako!
            Hizkuntzalariak, beraz, indigenen aliatuak izan beharko lirateke lan honekiko behintzat. Ezinbestekoa da indigenek beraiek hizkuntzalarien lana eduki eta ezagutzea hizkuntza irakasterako garaian. Hala, hizkuntza bat berreskuratu, garatu eta hitz egiten jarrai daiteke eguneroko bizitzan eta, beraz, eskolan.
            Eskerrik asko Carmen eta Leopoldinari beraien harrera eta konfidantzagatik.
 
 
Par Audrey Hoc
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Lundi 19 juin 2006
2006ko martxoaren 21a : SEDUC eta Denny Moore-n taldea.
Guyana Frantsesera iritsi aurretik gure Brasilgo azken eguna eta bi elkarrizketa topaketa eduki genituen. Egun betea izan zen hura.
9:00etan SEDUC (Secretariado de educação): Pará estatuko SEDUCeko indigenen sekzioko arduradun den Regina Julião eta bere taldearekin elkarrizketa.
1988 urteaz geroztik SEDUC Pará estatuko irakasle indigenen formakuntzaz arduratzen da, irakasle hauek euren komunitate propioetan eskolak emateko helburuarekin.
            Formakuntza lehen mailako hezkuntzan irakasteko bakarrik da (1.tik 4.era hain zuzen ere. 5.tik 8.era oso gutxi dago eginda oraindik eta, are gutxiago batxilergo mailan).
            Irakasle hauek indígena eta euren komunitateetan irakasle direnez, “Kulturarteko hezkuntza elebidun” baterako metodologia jakin bat jasotzen dute formakuntza kurtsoetan. Metodologia hau komunitate bakoitzaren hizkuntz egoerara egokituko dute, noski,
            Bestela, beraien formakuntza Brasilgo beste irakasleen berbera da, hau da, ikasleei eskola nazionalean jasotzen den jakintza ziurtatuko dien formakuntza saioak.
            Gutxienez batxilergoko ikasketak eduki behar dituzte 4 urte irauten duten formakuntza kurtso hauek jarraitzeko ikasle soilek nahiz, jada, irakasle direnek.
            FUNAI eta Geografi Instituak eginiko zentsuan 39 indigena talde agertzen dira Pará estatuan, gutxi gora-behera 25.000 pertsona.
            Talde indigenen artean hizkuntza indigenaren erabilpen maila oso ezberdina da eta, erabilpenaren arabera, hezkuntza elebidunak hizkuntza indigena gehiago ala gutxiago erabiliko du (badirudi irakasleak berak erabakiko duela hau).
            SEDUCen ustez, gaur egun, talde gutxitan hitz egiten da osoki hizkuntz indigena eta talde askotan portugesa bihurtu da ama hizkuntza, beraz, erakunde honen arabera, zaila da hezkuntza elebidun bat burutzea hizkuntzaren galbide egoera honetan.
            Guk galdetuta, hezkuntza elebidun garrantzitsua badela aitortu ziguten SEDUCekoek: wai-wai-ak Parán, kayapo-ak Mato Grosson eta munduruku-ak Parán baita ere.
            Wai-wai hizkuntzak (karibe hizkuntza) azpitalde asko ditu bere egoera geografikoa dela eta (10), beraz irakasteko garaian ere, asko aldatzen da. Mundurukuaren kasua, aldiz, kontrakoa da, izan ere hizkuntza isolatu hau askoz ere uniformeagoa baita, hiztun taldearen baturagatik
            Hezkuntza elebidun honetan hizkuntza indigenak duen lekuari buruz egin dezakegun kritikak salbuespenak izan ditzake talde hauei dagokienez, izan ere, haur batek hizkuntza bat oso azkar ikas baitezake, baita guztiz arrotza bazaio ere. Kasu hauetan, hezkuntza elebidunak haurrak portuguesa ongi jasotzea eta hizkuntza indigenaren berreskurapena ahalbidetuko lituzke. Irakasleak hizkuntza indigena hitz egiten ez badu arazo bat suposatzen du honentzat…
11:30etan Belemgo Goeldi museoko ikerketa zentrua, hizkuntzalaritza zentrua: Denny Mooren taldearekin topaketa.
            Honako ikerketa talde honen helburua emaitza onak lortzea da, horretarako, lan egiten duen talde bakoitzarekiko iraupena eta fideltasuna ditu lema. Denny Moorek, azken 15 urteetan Brasilen bizi den amerikarrak, zuzentzen duen talde honek 7 talde indigena ezberdinekin egiten du lan, idazkera arauen ikasketa eta formakuntzan hain zuzen ere. Zentruaren jarduerak interneten jartzea da beraien nahia eta, helbidea duten unetik, lotura egingo dugu.
            Dennyk, atseginki, beraiek lan egiten duten talde bati buruzko erreportaje baten DVDa eman zigun. Guk jada ikusi genuen aurreko igandean, telebistan pasa zutenean. Neskatxak haur izatetik emakume izatera pasatzen diren errito bat erakusten zuten bertan. Eskerrik asko talde guztiari.
Audrey Hoc, Nereak itzulia.
Par Audrey Hoc
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander

Publicité

EGUTEGIA

Novembre 2009
L M M J V S D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
<< < > >>

BERRIAK

2006/09/25: Perigueux-tik. Amerikastola dokumentalaren prestaketa (%50 egina) eta erakusketen egutegiaren antolaketa (begira Erakusketak zutabea). Lehen erakusketa Uztaritzeko liburutegian urriaren 16an eta lehen bideo-debatea urriaren 27an.

2006/07/31: Madriletik. Amerikastolaren bukaera: Limatik abiatzea Europaruntz eta euskal Herriruntz.

2006/07/23: Cuzcotik. Ande Zentralak zeharkatzean (5000 m arte)zentru garrnatzitsuak ezagutu ditugu, Huancayo eta Ayacucho bezala, baita ere Huancavelica bezala, interesgarria baina hotza.... Peruko gune pobre horretan populakuntzaren gehiengoak kitchtwa hitz egiten du. Duela bi egun Cuzcorat iritsi garela, inca hiriburu famatu horretarat, azkarki amerikanizatua den horretarat...Bihar, aguas Calienterat goaz, biharamunean Macchu Picchurat igotzeko.

2006/07/13: Satipotik. Liman bi egun pasa ondoren, Satiporat abiatu gara autobusez. Bide ohargarria: mendi idor eta izoztuetaik oihan tropikal erliebetsurat.  Ezagutzak eta elkarrizketak bertako Ashaninka eskola elebidun publikoekin, Gloriabamban eta San Juan de Panaman.  Bihar 3500 mko alturan dagoen Huancayoruntz goaz.

2006/07/07: Trujillotik.Eskualdeko kulturen ezagutza segitzen dugu: Moche kultura Chiclayon (Sipan) eta Chimu kultura Trujillon (Chan Chan). Igandean Liman izango gara Satiporako bidean...

2006/07/01: Cajamarcatik. Duela aste bat baino gehiago Iparraldeko ordoki goretan gaudela, Chachapoyas (aurre inka) populuaren historia eta kulturaz ikasteko. Gune arkeologiko batzuk  bisitatu ditugu Chachapoyas (Amazonas) eta Leymebamba ondoan: Kuelap eta Laguna de los Condores. Lamas eko ketxuekin iraganiko eztabaiden ondotik, "oporretan" gaude Satiporat iritsi arte uztailaren 10 inguruan (Selva zentrala). Han Ashaninkak ezagutuko ditugu. 

2006/06/19: Tarapototik hain zuzen (San Martin eskualdean). Iquitos eta gero Pucallparat itritsi ginen orduan, San francisco-ko Shipibo komunitaterat hain zuzen ere. Han bertan eztabaidak burutu ditugu eskolaren erakasleekin eta Yarinacocha-ko Instituto Pegagogikoaren formatzaileekin baita ere. Tarapoton duela gutxi ailegatuak gara eta bihar,Lamas- erat goaz, gertu dagoen ketxua komunitatearenganat.  

2006/06/13: Iquitos- en gaude (Perun) duela zonbait egun. Hiriaren ezagutza eta Formabiap zentruarekin baita ere: han gazteak formatzen dituzte haien komunitateetan erakas dezaten. Amagoia gurekin dago, 11an iritsi da, orain hiru gaituzue bidaian!! Puccalparat hegaldia ostegunean, 15an.  

2006/06/07: Urtebetetze on Nerea! Ekain hastapenetik Letician gaude, Kolonbian. Giro berezia eta oihan tropikal ugari. Ezagutzak eta elkarrizketak Witoto bertakoekin eta Benjamin Constant (Brasil)-en bizi diren Tikunas-ekin (OGPTB erakasle batekin hain zuzen ere). Denbora asko pasa dugu hemengo Unibertsitate zentraleko ikasle antropologoekin. Milesker Esti-ri, Durangoko euskaldunari! Iquitos era (Peru) goaz bihar goiz goizez.  

2006/05/29: Aste langilea Boa Vistan: gure lagun erakasleak berrikusi ditugu eta erakasle Wapichanekin hitz egin dugu. CCPY ONG aren proiektuaren berri ukan dugu: Yanomamiekin duten hezkuntza proiektuaz batez ere. Elkarrizketak elkarte honen zuzendariekin eta Yanomami erakasle eta boz eramaileekin. Artikulu bat idaztekotan dago. Ekainaren lehenean, muga hirukoitzerat ( Brasil-Kolobia-Peru) goaz.  

2006/05/22: Manaus en gaude, lagunen etxean. Atzo barrio cidade de deus eko Tikunas batzuekin elkartu gara eta eramaten duten bitarteko  hezkuntza proiektua aurkeztu digute.  Funai eta estatuak gutxi sustengatzen duen proiektua hiriko bertakoak baitira... Bihar Boa Vistarat goaz... 

2006/05/15:  Macapan huts egin ditugu gure NEI-ko kontaktuak ( duela 3 urte joan omen direla..). Santaremen egon ondoren, gaur hamaka  itsasuntzekin  berriz, Manauserat goaz ( 17 an han bertan izango gara).

2006/05/08:  Camopin erakasleekin eta Wayampi eta Teko bitartekari elebidunekin 6 egun pasa ondoren, Guiana Frantsesetik atera gara maiatzaren 5ean. Macapan gaude, Amapa estatu brasildarrean. Santaremera goaz, hamaka itsasuntziekin ( 2 eguneko bidaia).  

2006/04/28: Cayenne aldean gaude lagunen etxean. Ordenagailu berri batekin lanean gaude gure beranta harrapatzeko. Eztabaidak segitzen ditugu IUFM formatzaileekin, erakasleekin; kazetariekin. Igandean Camopi-runtz goaz, Daniel François erakasle kalina segituz (Camopin erakaslea).

2006/04/20:  Egonaldi bikaina igaro ondoan Atayumalaeren etxean ( eskerrak familia osoari!!), Amerindiarraren Egun Nazionalean geunden atzo Oiapoque ondoan (Brasilen, justu mugan), Awala Yalimapoko kalina gizatalde delegazioak gonbidaturik.

2006/04/07: Kourou ondotik eta Awala Yalimapon (mendebaldean, Surinam ondoan)kali'na gaizataldearekin  aste sakon bat pasa ondoren,  bihar Atayumalaeren etxera goaz : Maroni ibaian gaindi bizi den Wayana baten etxerat 8 egunerako (Antecume Patarat, Maripasoula hegoaldean kokatua dena, lurralde zainduan)..

2006/03/23: Guiana Frantsesean gaude; Kourou-n, Hego amerikan kokatua den europear;frantses lurralde horretan. Lehen eztabaidak, gogoetak. Lehen hitzorduak Kouroun aurreikusiak , Amerindiar herixkan eta Oka Mag aldizkariarekin.

2006/03/15:: Brasil, Fortaleza ( Boa Vistatik hegazkina hartu dugu Belemerat joateko, eta handik Fortalezaraino). Miren Uriberen etxea gaude, duela 15 urte Brasilen bizi den euskaldun baten etxean beraz. Pitaguary gizataldearekin ezagutzak, Ceara eskualdeko autoktonoak.  Kostaldean bizi izanik, haien hizkuntza, tupi-a, duela 200 urte baino gehiago galdu dute. Amerikastolari buruzko artikulu bat aterako da Brasilgoko El Povo kazetan.

2006/03/06: Brasil, Boa Vista, Roraimako Unibertsitate Federala. Ezagutzak macuxi, wapichana erakasleekin, historiako erakasle batzuekin baita ere, oso impikatuak direnak autoktonoei buruzko eztabaidetan. FUNAI aren baimenaren beha gaude, ekainean, komunitate batean  egun zonbait pasatzeko. Irratian emankizun bat grabatu dugu: Monte Roraima 107.4 FM.

2006/02/26:  Emazte Gazte Indigenen bilketa Santa Elenan.  Roraima tepuyaren ibilalditik sartzen gara (5 egun). Oraindik zonbait egun Gran Sabanan eta ondotik,  Brasilerat goaz ( Boa Vista). 

2006/02/18:  Santa Elenan gaude, Gran Sabanan, Brasilgoko mugatik 15 kilometrotan.  Mana kru Pemoi komunitatearen kapitainarekin  elgarrizketak  burutu ditugu eta baita ere, bertako eskolaren erakasleekin. Proiektuak: San Franciscorat joan eta inguruetarat, eta Roraima tepuyaren ibilaldia. 

2006/02/13: Ciudad Guayanan, Puerto Ordaz en, zonbai egunetako egonaldia Villarroel familiaren etxean. Zonbait egun pasa ditugu Orinoke deltan, Tucupitan eta Curiapon, ibai gainean dagoen herrixka batean,  herri hurbilenetik 7 ordutan kokaturik . Esperientzi interesgarria.

2006/02/03: Duela zonbait egun Ciudad Bolivar-en gaude, hemen pemoi komunitate baten eskola bisitatu dugu. Bihar Ciudad Guyanara goaz. Gure materiala ( ordenagailua eta argazki makina) gaizki doaz, horrek erran nahi du zailtasum gehiagorekin segituko dugula bloga osatzen, denbora gehiago beharko dugu....

2006/01/27: Amerikastola Caracaserat itzuli da, Munduko Foro Sozialan parte hartzeko. Itsasbela beharbada Orinoke aldean berriz topatuko dugu. 29 a arte Caracas aldean gaude, gero Ciudad Bolivarerat joateko.

2006/01/18: Cumana inguruan gaude. Lau egun pasa ditugu Laguna Granden, ondoko toki zoragarri batean. Laster bela utziko dugu Orinoken bidea segitzeko,  Warao-en ganat joateko.

2006/01/09: Ongi iritsiak Caracas-erat!! Karrek Ven beilan gaude gaurtik goiti Cumana aldean...........Aldaketak beharbada: Orinoke ibaiaren ordez, beharbada Gran Sabana eskualderat lurrezko garraioekin.

2005/12/12: Aldaketa: Abiatzea Caracas-erat 2006ko Urtarrilaren 4ean! Pesta on deneri!

2005/11/15: Urtebetetze on Sophie! Oparitzat, Gazte desafioaren diru laguntzaren lorpena! Aupa! 

2005/10/26: Amerikastolaren abiatzea Abenduaren 28an ( Parise-Caracas). Milesker Afat bidaiak eta Air France!  

2005/10/08 eta 09:  Mans-eko liburu azokan ezagutzak eta eztabaidak. Aurten Amazonia zen tematika nagusia.

2005/ 09/12: Amerikastola blogaren sortzea

2005/O7/23 :Amazoniar Ipuien gaualdia Verniolle-n ( Ariege-n) antolatua elkartearen sustengatzeko
2005/ 07/03: Amerikastola EHZ festibaleko elkartasun herrixkan

2005/ 05/30: Diru bila....

2005/05/09 :Traits d'Union elkartearen sortzea

2005/05/02: Amerikastola proiektuaren sortzea

ARGAZKIAK

 

Amerikastolaren argazkien begiratzeko, helbide horretara joan:

http://spaces.msn.com/amerikastola/PersonalSpace.aspx?_c02_owner=1

 

Créer un blog sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus