1) BIENVENIDOS A LA REPÚBLICA BOLIVARIANA DE VENEZUELA! 2006ko urtarrilaren 4a.
Presidentea: Hugo Chávez.
Datu batzuk.
Euro 1 = 2.400 bolivar merkatu ofizialean. 2.800 bolivar merkatu beltzean.
Metroak 350 bolivar dira (10 zentimo euro), autobusa 700 bol., tabakoa 2.700 bol. (euro bat g.g.b.), ogia 750 bol. (25 zentimo) eta ogitxoak 200 bol. (0,08 zent.). Interneten ordubete 1.000 eta 2.500 bolivarren artean (30-90 zent.) eta gasolina 1.000 bolivar 10 litroko: litroa 3 zentimo baino gutxiago, beraz.
Prezio hauek ikusita, autobusen linea luzeenak sekulakoak dira.
Venezuelako bataz besteko soldata: 400.000 bolivar, hots, 150 euro.
Nazio kirola: Beisbola.
2) PROIEKTU AURREKO HAUSNARKETAK, 2006ko URTARRILA.
Gure proiektua prestatzen ari ginen bitartean jende ezberdin ugari aurkitu dugu: esploratzaileak, etnologoak, bidaiariak, zientzilariak, hizkuntzalariak, ordezkari indigenak... Hona hemen gure topaketa guztien laburpentxo bat: § Herri autoktonoen argibidea: Herri autoktonoei buruz hitz egiten dugunean amerindiarrei buruz ariko gara (kontinente amerikarraren iparralde eta hegoaldean bizi diren indigenak). Populazio hauek bizi diren lurraldean bizi ziren antzinako herrien sorrera historikoari buruz hitz egiteko erabiltzen dugu autoktono hitza. Beraz, eta kontinente honi dagokionez, garai prekolonbiarrari buruz ariko ginateke. Termino honen bitartez herri primitibo, hasierako eta indigenari egingo genioke erreferentzia: baina esanahi honek guretzako badu XVIII. mendeko tesi eboluzionistetara garamakien zentzu peioratibo bat. Teoria hauen ustez hasierako gizarte guztiek, azpigaratuak, monetarik gabekoak, eboluzio unibertsal bat jasan zuten; egoera aurreratuan zeuden horiek modernitateraino iritsi ziren, hau da, garatuak, postindustrialak eta monetadunak. Garapen maila aurreatuena den honaino iristeko gizarteak erdiko maila batetik igaro ziren, barbaroa deritzaiona. Bada etnologo batzuk, Eric Navet eta Eric Julien-ek adbidez, erabiltzen duten beste termino berriago bat, eta badirudi errealitateari lotuagoa dela: “sustrai herriak” edota “herri sustraituak”. Sustrai herri bat bilketa, ehiza eta arrantzan eta, batzuetan, biziraupen nekazaritza batean oinarritzen dena izango litzateke. Naturarekin lotura oso estua du espiritualki (txamanismoa, animismoa). Sustrai herri bat, inolako dudarik gabe, indigena da. Beraz, sustrai herri edo indigena terminoak erabiliko dira aurkituko ditugun amerindiarrei buruz aritzerako garaian. Definizio ezberdin hauei buruzko hausnarketak herri indigena batzuk “sustraiak” ez kontsideratzea pentsarazten digu, hots, modernitate aroan, “sustraiak” ez izatea, izan ere, lehen esan bezala, honek naturarekin etengabeko kontaktuan bizitzea suposatzen baitu. Honek, indigena hauek beraien sustraiak galdu dituztela suposatzen du eta indigena izaera emango liekeena beraien lurrarekiko lotura historikoa eta beraien hizkuntza izango lirateke (euskaldunen definizioa izango litzateke honako hau). Zenbait kultur ezaugarrik bizirik iraun dute (ohiturak), baina hauek ez dute lekurik egunerokotasunean, ondorioz, folklore bilakatzen dira. Folklore kultura bati lotua dagoen ohitura multzoa da, egunerokotasunetik desagertu direnak hain zuzen ere. Baina eguneroko bizitzan erabiltzen diren ohiturak testuingurutik ateratzea eta irabazi asmoarekin erabiltzeari ere folklore dei geniezaioke. Lurraldearekiko loturari dagokionez, ez genuke zehaztasun ahaztu behar. Egia da badirela lurrari loturiko herri indigenak, gaur egun jada ez direnak beraien lurraldeetan bizi. Herri hauek lekuz aldatuak izan dira. Leku aldaketa hau kolonizazioa, hala aukeratu dutelako, bizi beharra dela eta... azal daiteke. Leku aldaketa hauek ez dute talde hauen indigena azaugarri hau batere aldatzen, noski. Hau Brasilgo etnia ugariren kasua da, Xingu-ra eramanak, baita Panamako Kunena ere. Audrey, Nereak itzulia. · Komunitate indigena baten proiektu bat sortu eta aurkezterakoan kontutan hartu beharrekoak. “Proiektu” hitza, askotan, baliabide aberatsak eta humanista baino kolonizaziorako gehiago den nahi batekin lotzen da. Proiektu bat herri batek sortu behar duen zerbait da, gure rola bitartekari, beraien ahotsaren ekoizle izatea delarik. Pentsa zuregana laguntza eskaintzen iristen direla, zergatik ukatu? Ez al zenuke beste auto baten beharrik? Adibidea alderantzizkoa da, baina interakzio falta ongi erakusten du. Honek dakarren harremana ez da osasuntsua. Hor eskaintzeko ez zaude besterik, inork ezer eskatu ez dizun arren. Proiektu bat, beraz, elkartruke baten fruitua izan behar da, batak bestearekiko konfidantzan oinarrituriko harreman bat sortzeko behar den denbora hartuz. Eskerrik asko Villejuif-eko CELIAko hizkuntzalaria den Lescure andereari; Félix eta Alexis Tiouka-ri, Guyana Frantseseko kali’nak; Patrick Menget-i... Emilie Barrucand-ek bere Wayanga, l'Amazonie en Sursis (Wayanga, Amazonia kili-kolo) liburuan ongi azaltzen du aurrezarritako proiektuek eduki dituzten ondorio suntsitzaile eta dekulturatzaileak. Herrixka batean putzu bat jartzea, irratiaren helduera, ohiko jarduerak nahasten dituzte eta lotura soziala desantolatzen du. Egia da badaudela gauza positiboak, baina aurrerakuntza beti al da aurrerakuntza? Ez al genuke hau alde batera utzi behar giza baloreak mantentzeko? Audrey, Nereak itzulia.
· Gure proiektuaren aurkezpenarekiko izan diren erreakzio ezberdinek “sustrai” gizarte ezberdinetan elebitasuna aurrera eramateko modu ezberdinak egon behar direla ulertarazi digute. Besteekin kontakturik ez duten, edota oso gutxi duten “sustrai”gizarte batean “gutxiengoen” hizkuntza, hots, hizkuntza indigena, mantentzea ez da inola ere arazo bat. Hizkuntza ez dago arriskuan, izan ere, hau ez baitago indartsuagoa den herrialdeko hizkuntza ofizialarekin borrokan eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ongi baitoa. Kasu honetan elebitasuna ez litzateke euren hizkuntza eta kultur identitatea mantentzeko giltza bat izango, kanpo erasoei aurre egiteko bat baizik, izan erasotzailearen hizkuntza jakitea beharrezkoa baitute. Honi buruz hitz egin genuen Jéronime Pasteur eta bere Frantziako lankidearekin. Kasu hau ez da Peruko ashanika guztiena, baina Pasteur andereak elebitasuna ulertzeko modu hau, berak, dela 20 baino gehiagoz geroztik lan egiten duen taldearen kasua dela azaldu zuen. Ashanika eta Jéronime Pasteur-i buruzko oinformazio gehiagoa: www.chaveta.org Eric Julien eta bere lankide den Murielle Fifils-ek, zenbait alderditan, ikuspuntu honekin bat egiten dute Kolonbiako kogiei buruz ari direnean. Kogi hizkuntza ez dagoela arriskuan baieztatzen dute, izan ere talde hauek nahiko isolaturik baitaude. Hala, Eric Julien-ek eskola elebidunen balio eza azpimarratzen du. Egia da batzuk gizarte okzidentalarekin kontaktuan dauden taldeentzat (haranean daudenak) baliogarriak direla, eta horrelakorik ez den arren, kogien komunitateetan (zeintzuk mendian bizi diren) mota honetako eskolak sartzeko erabiltzen duten aitzakia da. Bere ustez eskola okzidentalek han goran ez dute lekurik. Eskola zaharren hitza da, jakintsuena. Eskola oihanan da. Frantziara etorritako kogien hausnarketa batek okzidentalon hezkuntzaren helburuei buruz gure buruari galdera ugari egitera bultzatu gintuen: “zuengana etorri gara zuen jakintsuak ezagutu eta beraiekin hitz egiteko”. Baina, onrtzuk dira, bada, gure jakintsuak? Ez al litzateke ba hezkuntzaren helburuetariko bat jakintsuak sortzea? Eztabaida jarria da. Kolonbiako kogiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero: www.tchendukua.org
“Sustrai” herriek mendebaldeko munduarekin kontaktu jarraia deutenean, hizkuntza eta kultura indigenen gutxitze eta desagerpen prozesua martxan jartzen da. Hau da Guyana Frantsesean gertatzen dena, konkretuki kali’nen artean. Hizkuntza eta kultura honi eskolan ematen zaion lekuari buruz hitz egitea interesgarria da beraz. Gure lana gertatzen dena ikusi eta bitartekari elebidunen lana zein den ulertzea izango da.
Audrey, Nereak itzulia.
Gure irakurketa eta topaketek izen ugari, elebidunak, euren kulturaren ordezkari zirela konturatuarazi gaitu. Pertsona hauek kide diren taldeak ordezkatu eta defendatzen dituzte mendebaldeko talde garrantzitsuen aurrean. Beraz, badirudi beharrezkoa dela indigenen eskubideak defendatuko dituzten pertsona elebidunak formatzea. Alexis Tiouka, legegizon kali’na, askotan elkartzen da Genevan Herri Indigenei buruzko Lantaldeekin talde eskubideak defendatzeko asmoz (lantalde hau urtean hirutan elkartzen da eta NBEk antolaturiko konferentzia multzo bati buruz ariko ginateke, izan ere NBEn helburua herri indigenen Guutn Unibertsal bat idaztea da. Konferentzi hauen bitartez herrialde ezberdinek euren arazoak azaltzen dituzte eta mundu osoko herri indigena askotako ordezkariak elkartzen dira bertan).
Komunikabideetan ezagunenak diren ordezkari indigenen artean Raoni buruzagi famatua aipa dezakegu (Sting-ekin batera abestu zuena), Brasilgo kayapoa.
Audrey, Nereak itzulia.
· Eskola eta hizkuntza indigenak. Pixkanaka-pixkanaka gure asmoak aldatu egin dira. Proiektu guztiak bezala, eboluzionatu, aldatu, zabaldu egin da.
Eskolan hizkuntza indigenak duen lekua, elebitasuna eskolan, ez da nahikoa. Eskola sistema kultura ezberdinetara nola adaptatzen den ikustea ere garrantzitsua da, izan ere, hauek ez baitute mendebaldeko munduarekiko ikuspuntuarekin zerikusirik.
Ildo honetatik, Survivalek Ethnies atalean argitaraturiko Repenser l’école liburuan agertzen diren ideia ezinobeen laburpen bat egingo dugu. Survivalek herri indigenei euren eskubideak defendatu, lurrak babestu eta beraien geroa erabakitzen laguntzen die. Informazio gehiago: www.survival.org
Audrey, Nereak itzulia.
· Esploratzaileak eta esplorakuntza: aurkikuntzaren etika. Maurice Thiney esploratzaile frantsesarekin Issy les Moulineaux-eko ABM jaialdian (www.abm.fr) pasatako denborak, esploratze abentura ororen helburuei buruzko hausnarketa bat egitea bultzatu du. National Geographic-en ateratako Sydney Possuelok Brasilen zehar egindako esplorakuntzei buruzko artikulu batean ere ondorio interesgarriak azaltzen ziren.
Maurice Thiney-k, Nagaland-i buruzko erreportaje bat aurkezten zuen esploratzaile sutsu eta erakargarrikak han geunden ausartenei planetan beste inorekin kontaktuan ez duten herri ahaztu eta galduak bilatzeko gonbitea egin zigun. Hauek Irian Jayan egongo lirateke, Papua Ginea Berriko zati indonesiarrean. Zergatik hauek aurkitu? Zergatik harreman bat sotu? Zergatik ez utzi bakean?
Kirol eta kultur esplorazioak ematen duen ospe pertsonala alde batera utziz, ez al genieke gure buruei galdetu behar zein ondorio ekarriko lituzkeen lehen harreman honek? Ez al da ba hau herrien asimilazioaren lehen pausoa? Sidney Possuelo, bere espediziotik iristean, honako ondoriora iritsi zen: oihanean hiru hilabetez borrokan aritu ondoren, bere nahia birritan pentsatu eta bertan behera utzi zuen lehen kontaktuaren ideia hori. Sidney Possuelo izango al da kogiek bilatzen duten jakintsu hori?
Audrey, Nereak itzulia.
· Indigenen gaiaren inguruan dabiltzan elkarte ezberdinekin topaketak. Paroles de nature: www.chamane.org
Elkarte honetako arduradun batekin elkartu ginen, Ekuadorreko sarayakuekin egiten zuen honek lan. Andere honek azaldu zigun gure proiektua ez litzatekeela indigenentzat gauzarik garrantzitsuen izango. Egia esan, han, hezkuntza ez da arazorik larriena. Sarayacuek eraso ezberdinei egin behar diete aurre, batez ere petrolioaren negozioan dabiltzan multinazionalei. Borroka gogorra da eta indar guztiak horretan jartzen dituzte. Beraz, gure proiektuak, une honetan behintzat, beraien artean ez duela lekurik ulertu genuen. Gure bidaian zeha rmota honetako arazo asko aurki ditzakegu (urre ustiaketa, merkurioa, ur presak, petrolioa...).
Audrey, Nereak itzulia.
Ariège-n topaketak:
Gutxiengoen herriei buruzko gure hausnarketaren eboluzioarekin batera, proiektuarekin loturiko zenbait ekintza zuzen aurrera eramatera eraman gintuzten zenbait topaketek.
Brasilgo kayapoen inguruan aditua den Pascal Robert antropologoarekin edukitako elkarrizketak Amazonaseko indigenei buruzko informazio oso interesgarri aedukitzea suposatu du. Kayapoen lurraldearen delimitazioari buruzko hitzaldi baten ondoren, oraindik ere indigenen eskubideen alde gauza asko daudela egiteko konturatu ginen. Bere esperientziko anekdotak entzunda, gizarte tradizonal eta moderno baten artean dauden izugarrizko aldeez jabetu ginen.
Elkarrizketak Toulouseko jatetxe batean jarraitu zuen bere anai Olivier de Robert, Ariège-ko kontatzailea, eta Serge Guiraud, Amazonas maite duen argazkilariarekin batera.
Amerikastola proiektua asko atsegin zuten eta Amazonaseko Ipuinen gau bat atera zen. Pascalek bere anaiari kayapoen zenbait ipuin luzatu zizkion eta honek jendaurrean aurkezteko landuko zituen. Amazonaseko gizarteak, ezer baino gehiago, ahozko gizarteak dira, non mito eta kondairak belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho transmititzen diren.
Olivierrek indiar hauen unibertsora eraman gintuen, bere ahotsak kayapoen unibertsoaren sorreraz, naturaren esanahiaz eta euren sinesmenez hitz egiten zigun.
Kayapoen unibertsoaren ikuspuntua gurearen oso ezberdina da eta, gau batez, gure mendebaldeko jatorriak ahaztu genituen herri hauen imaginazioan murgiltzeko.
Gauak, oihartzun ahula izan zuen arren, jendea batu eta liluratu zuen.
« Lilura » hitzak zentzumenetan oinarrituriko aurkezpen bat egitea pentsarazi zigun, kantu, kontu eta oihaneko soinuekin. Urrun dagoen errealitate bat erakusteko beste modu bat, gizakien bihotzak ukituko dituena, alegia.
Bere aldetik, Serge Guiraud argazkilariak bere lau argazki utzi zizkigun, postalak atera eta elkartearen kutxan zertxobait laguntzeko asmoz.
Argazkien aukeraketa ez zen batere erraza izan, bakoitzak istrio bat kontatzen baitzuen eta bestearen kultura ezagutarazten zuen nola hala. Gaiarekiko duen ezagutza izugarria da eta bere liburuaren irakurketak eskualde mitiko honetan murgiltzen gaitu.
Topaketa bakoitza oso aberasgarria da eta proiektuak eboluzionatzea suposatzen du.
Sophie Marquestaut, Nereak itzulia. 3) CARACAS: HIRIARI BURUZKO IRITZIA, TESTUINGURUA ETA LEHENENGO KONTAKTUAK. Urtarrilaren 4tik 8ra. Caracaserako bidea nahiko harrigarria suertatzen da: zintzilik dagoen zubi izugarriak (urtarrilaren 5ean luizi batek lurperatu zuen, eta aeroporturako bide nagusia guztiz baliogabetu zuelarik), hiri kanpoaldeko etxolek Caracas ilun eta erori bati ematen diote sarrera, izan ere badirudi gerra oraintxe pasa duen herrialdea dela hau, segurtasun ezak -komunilabideek puzturikoa- azpimarraturiko herrialdea hain zuzen ere.
Denboraren poderioz Caracaseko aniztasuna azaltzen zaigu: populazioaren « café con leche » azalak, Venezuela arraza nahasketaz sorturiko herrialdea dela erakusten digu; emakume « ultra sexy »-ak, konplexurik gabekoak, wonderbraren magia erakusten duten eskoteek ez dirudi gizonezkoen egunerokotasuna aztoratuko dutenik; musika latinoa, reggaetona, autobusetan popa ezin altuago; ingurune harrigarria El Ávila mendiaren altuera eta malda izugarriei esker; landare tropikalak hiri guztian zehar; nola-halako autonomiaz jokatzen duten auzoen artean sekulako ezberdintasunak ikus ditzakegu zahartuenetik bere aberastasunean murgildurik dauden auzo berrietarino (
Hasiera batean zikin, gris eta itogarri eta, ondoren, tropikal, sentsual eta alaia iruditu zitzigun mugimenduz beteriko hiri hura utzi genuen. Hala ere, egia da zenbait gauza kontutan hartu behar direla bertan: ziurtasunez ibiltzea, behintzat galduta zaren itxurarik ez ematea, ilunabarrean kalean zehar ez ibiltzea, batez ere hirian bertan... Baina Altamira eta kolonia garaiko arkitekturaz eraikiriko El Hatillo bezalako auzoetan gauez badabil nahikoa jende eta ez genuke sekula ezer arrarorik susmatuko...
(El Ha
Eskerrik asko bene-benetan Dianari, non lo egin eman eta Caracaseko txokoak erakusteagatik. *Venezuela Cristobal Colon Ameriketara etorri aurretik hor zegoen, noski, baina izena handik aurrera hartu zuen. Badu 34 hizkuntz autoktonoetako sekulako altxor linguistikoa (argazkia begiratu), baina hizkuntza ofiziala gaztelera da, ongi eginiko kolonizaziaren seinale. Caracaseko Zientzi Museoak hizkuntz aberastasun honi buruzko ikusentzuneko erakusketa aurkezten du, oso interesgarria benetan.
Begiratukodugu gaiari buruzko informazio gehiago eta lotura bat jarriko dugu.
*Urtarrilaren 5ean Asanblada Nazionalaren kargu-hartzea burutu zen, bertan lau ordezkari indigena daudelarik: barnean, wayuu etniako Noemí Pocaterra. Diputatuekin kontaktua duen Milagros Gómez-ekin elkartu ginen, baina aipaturiko datak zirela eta ez genuen aukerarik eduki haiekin egoteko. Lastima. Ea aurrerago, Orienten gaudelarik, pemon-en ordezkariarekin elkartzen garen. Milagrosekin, noski, harremanetan gaude, izan ere asko lagun baikaitzake (oraingo honetan ere, eskerrik asko Dianari). 4) KARREK VEN. Urtarrilaren 9tik 24ra. Denbora honetan Amerikastolako taldea aspaldi batean atun arrantzan ibilitako eta orain elkarte bihurtutako Karrek Ven beila ontzian egon da. Itsasontzi honetan egotea, gehien bat, proiektu pertsonal bat zen. Itsasontziko gure egonaldian gertatutakoa azaltzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.
Karrek Ven ala Outreau berria?
Istorio itsusi batek gure mundutxora sartu zen eta Karrekeko nabigazio proiektuak aztoratu zituen... Leok, akusatu nagusiak eta, beraz, justiziaren begietatik gertu mantendu behar zuenak, portuan geratzea erabakitzen du, hots, Cumanan.
“Karrek Ven kasua” Journal du Dimanche egunkari frantsesean argitaraturiko artikulu batetik eta, hurrengo egunetan, TF1 eta France2 telebista kate frantsesetan 20 :00etan emandako bi erreportajetatik dator (gehiago jakin nahi izanez gero erreportajeak ondorengo helbide elektronikoetan ikusgai daude :
http://videos.tf1.fr/video/news/lesjt/ (urtarrilaren 17an TF1en).
http://jt.france2.fr/20h/ (urtarrilaren 18an, 20 :00etan, France2n).
Dena oso azkar joan da, gezurrezkoa zirudien Cumanatik, geunden lekutik.
Erreportajeak oso gordinak dira, batez ere France2koa, hona hemen honen nondik norakoak (errugabetasun ustea dela eta hipotetikoa, ez al da hala?) :
Léo, Léonid K., pedofiliaz salatu zuten Karrek Ven itsasontzi eskola bat zen garaian, 1994.urtean gutxi gora-behera.
Aurpegia ezkutuan duela kexatzen den gazteak, Marc izenarekin aurkezten dutena eta TF1entzat lan egiten duena, berak eta Karrek Venen zeuden beste gazteek jasan behar izan zituzten tratu ikaragarriak kontatzen ditu. Ukitze, taldekako masturbazio eta “batzuek baita ere“ felazioak egin behar izan zituztela esaten du.
Baina badirudi erreportaje honetan badirela zenbait akats, jarraian ikus dezakegun bezala:
Nire ustez mota honetako salaketak egitea oso erraza da, Karrek garai hartan mugitzen zen testuingurua dela eta. Baina euren burua biktimatzat duten horiek zein helbururekin egiten dute hau dena? Interes moralak, ekonomikoak, mendekua... Eta, batez ere, komunikabide hauek ez al dute lotsik honelako gai bat moldatu edo asmatzean, hau larriagotzeko? Egia da iragana iragan dela eta ezingo dugu honaino ekarri egindakoak egiaztatzeko... Gure testigantza oraingoa da, dena joan behar zukeen bezala joan denekoa, inongo igurtzi lizunik gabekoa!!! Hau da guk esan nahi izan duguna, Marionek eta biok, oso lasai, TF1eko “7 a 8“ saioko erreportajean (badirudi hurrengo igandean azalduko dela). Karrek Veneko proiektuak eta Amerikastolari buruzko hausnarketa: Normala den bezala, zurrumurru hauek Karrekeko proiektuak geldiarazi ditu: Leok betiere edozertarako gertu egon eta bere abokatuek, Frantziako lagunek... esaten diotenaren jakinaren pean egon behar du. Aukeratu behar beraz: Nerea eta biok jada erabaki dugu Karrek uztea 25 eta 30 bitartean, Orinokorantz ez bagara joaten... Beraz, azkar alde egingo dugu ontzitik. Marie eta Sophiek itsasontzian geratu nahi dute. Orinokora ez badira joaten soinuak Dominikan edota Trinidaden hartu ahal izango dituzte. Oraindik ez dute erabaki, agian ontzia utziko dute... Bi bikoteko elkartea behintzat banandu da. Orain, Karrek Antilletarantz igotzeko prestatzen egon beharko litzateke. Beraz ez gara Leo eta Karrekekin Orinokon elkartuko. Agur Karrek eta ondo ibili!! Ez dugu astirik eduki zure etimologi liburutegiko liburu guztiak irakurri eta zure kapitainaren ezagutza guztiez gozatzeko! &



tillo, 07/01/2005)








OHARRAK