TRAITS D'UNION ELKARTEA

Vendredi 23 septembre 2005

    

Traits d'Union elkarteak munduko gizatalde eta kultura ezberdinen arteko harremanen sakontzea eta elkartasuna ditu helburutzat.Horretarako eta haien babestearentzat, elkarte honek oharatarazte, informazio eta garapen ekintzak eramaiten ditu.


    Eramanen ditugun ekintzak gizataldeen ikuspuntua eta haien kulturarekiko adostasunean jarriz bakarrik bultzatuak izanen dira. Haien eskakizunen araberako laguntzen ekartzea da elkartearen helburua.


    Elkartea 2005. urteko maiatzean sortu da; elkartea, hiru pertsonek ( Alexandre Joly, Sophie Marquestaut, Audrey Hoc) pentsatutako proiektuen batzearen egitura administratiboa izaiteko gisan.

Elkarteak antolatzen duen lehen proiektuari Amerikastola izena emana izan zaio, ibilaldiari lotuak zaizkion bi hitzen batura baita: Amerika, proiektuaren kokagunea, eta ikastola,proiektuaren abipundu teoriko eta praktikoa. Proiektua 2006eko urtarrilerako pentsatua da, 7 hilabetez eramana izanen delarik.

logo d'adhésion

 

                           

S'inscrire à l'association, c'est :

  • Recevoir toutes les informations sur les projets en cours.
  • Obtenez un compte pour vous connecter sur le site et ainsi accéder directement à tous les médias (photos et documents) édités au cours de voyages, ainsi qu'à toutes les études publiées au cours de projets.
  • Avoir la possibilités de participer activement à la mise en place de projets.


    L'inscription à Traits d'union coûte 10 euros (5 pour les étudiants, RMIstes ou chômeurs).

    L'association ayant été nouvellement créée, le seul moyen d'inscription mis en place (pour l'instant) est l'envoi par courrier (ou le contact direct avec un des membres du bureau).

    Pour se faire, téléchargez le Formulaire d'inscription ( qui se trouve dans les liens: colonnes de droite) et renvoyez le accompagné du montant de la cotisation à:

Association Traits d’union
3 Avenue des Pyrénées
09340 Verniolle France

 

 

Par amerikastola
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Vendredi 17 mars 2006

UREZKO ERREPIDEAK: ORINOKOREN DELTA.

 

2006-II-8 eta 9, Tucupita. 2006-II-10etik 12ra, Curiapo.

 

         Puerto Ordazen ekipaje lodiena utzi eta motxila txiki bana hartuta Tucupitarantz abiatu ginen gure hasierako planarekin jarraituz. Gainera, ostiralean indigenen bilkura bat zegoela jakin genuen eta hura izan zen Delta Amacuroko hiriburura heltzeko bigarren arrazoia.

 

         Autobusa San Félixen (Puerto Ordazekin batera Ciudad Guayana osatzen duena) ordubiak eta erdietan hartu behar genuen, baina tramankulu zahar hura berandu etorri zen, noski. Berandu etorri eta berandu atera; «chalana» (auto nahiz pertsonak garraiatzen dituen baltsa) hartzerako laurak ziren eta Orinoko eta Caroní ibaiak bat egiten duten lekua, baten ur marroia eta bestearen beltza batera, baina ez nahasirik, doazen ibaitzarra zeharkatzeko ordubete pasa genuen. Ondorioz, Tucupitara jada ilunduta sartu ginen.

 

         Orinokoren deltaren adar batean kokatzen da hiritxoa eta ibaia errepide delarik bertako herrixka eta komunitateetarantz joateko abiapuntu garrantzitsua da.

 

         Ibaiaren alde batean paseo luze bat galtzen da eta han igaro genituen pare bat gau Carmen Estabaren etxean (venezuelarren berotasuna beste behin erakutsi zigularik). Carmenek bezala, bazeuden ongietorria eman ziguten Orinikoko betiko biztanleak: eltxoak; eltxo erraldoiak; “la plaga”. Hezetasun eta beroa dira beraien lagunak eta Tucupitan bi hauek eskutik doaz.

 

         Lehen waraoak kaleetan zehar, eske, ikusi genituen. Ez zen lehen aldia, izan ere Ciudad Bolívarren ere aurkitu baikenituen. Bizi hobeago baten bila euren komunitateak uzten dituzte, hiriaren amets hori lortuko dutelakoan; baina aurkitzen dutena bila atera zirenaren oso bestelakoa da: atzean, komunitateetan, utzitakoa baino txirotasun handiagoa. Eta waraoak kalean egote horrek hirietako txuri eta mestizoen aurriritzi eta fobiak handitzen ditu: indigenak alferrak dira, ez dute lanik egin nahi…

 

         Hala ere, guztiz kontrakoa ikusi genuen ostiraleko bileran. Hasiera batean emakume waraoen bilera izan behar zela uste genuena, gobernuko diputatu batzuen hitz jarioa izan zen batez ere: “Indigenek batu eta zeuen eskubideen alde borroka egin behar duzue!” errepikatzen zuten behin eta berriro. Bazirudien bertan bildu ziren indigenen hitzei ez zietela kasurik egiten: “Batzen gara, koordinaturik gaude eta proiektuak ditugu, baina gobernuak ez digu entzun nahi!”.

 

         Deltako herri ezberdinetako indigenak bildu ziren bertan; non bizi ziren, baina, Tucupita bertakoak? Larunbatean, Curiapora joateko txalupa baten zain geundela ikusi genuen: hiria bukatu eta harantzago; Volcán deitzen dioten lekuan; latorri, kartoi era plastikoz eraikiriko etxoletan; zikinkeriaz beteriko ibaiertzean; etengabeko auto hots eta gasolina eta olio zikinaren usainaz inguraturik. Hiriaren promesa. Aurrerapena?

 

         Han ibili ginen bata eta besteari galdetuz ea nor zihoan Curiapora eta azkenean gasolina bidoi bat besterik ez zeraman txalupa batean “cola” moduan eraman gintuzten.

 

         Orinoko mila adarretan itsasoratzen da: zabalak, sakonak, urtsuak eta, batez ere, luzeak diren adarrek osatzen dute munduko deltarik handi eta ikusgarrienetarikoa.

              Bost orduz urezko errepidetik adar batetik bestera irristan eta indigenen lasto eta egurrzeko etxolek zipriztintzen zuten paisaiarekin liluraturik, azkenean, Curiapora iritsi ginen; palafitoz osaturiko herria. Palafitoak uraren gainean zutabetxoz eusten diren etxeak dira, waraoen ohiturari jarraituz. Etxeak, beraien artean, baita ere zutabez eutsirik dauden bidetxoei esker lotzen dira: alde guztietatik ura era lur tinko gutxi. Nola iritsiko dira ba bertara produktu ezberdinez kargaturiko kamioiak? Ezinezkoa. Tucupitara joan behar txalupaz.

 

         Eta, hala, lasaitasunean murgildurik, pasatzen dituzte egunak bertako biztanleek: waraoek, mestizoek, guyanarrek...

 

 

         Lan, eskolara joan, lagunekin solastu, futbolean jokatu, tabernara joan, telebista ikusi, barre egin... dena urez inguraturik egiten dute Curiapoko biztanleek.

 

 

         Bertako eskola bisitatu eta kultura eta hizkuntza waraoko irakaslearekin euren egoerari buruz hitz egin ondoren, txalupa hartu eta berriro ginen Orinokoko uretatik gora; zazpi orduz oraingoan; Cura deitzen zioten tipo batekin. Nor zen? Ez genekien, baina Barrancasera joan nahi bagenuen berarekin egin behar genuen bidea. Propano ontzi hutsen gainean ahal bezala jarri eta hala abiatu ginen.

 

         Eta bapatean euria. Lainoa kea bailitzan sartu zen ibaira era erdi itsuturik eta guztiz bustirik, propano ontziak estaltzen zituen plastiko belzpean jarri ginen ahal bezala: berdin-berdin iritsi ginen blai eginda Barrancasera, baina handik Puerto Ordazera bueltatzeko jada ez genuen zailtasunik ikusten, izan ere lurrezko bideak edukitzeak badu sekulako abantaila: nahi izanez gero oinez joan daiteke. Desabantaia bakarra: gizakiak gizakiari dion errespetu eza eta, ondorioz, beldurra.

 

             Nerea Leturia Nabaroa.

 

Par amerikastola
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander

Publicité

EGUTEGIA

Novembre 2009
L M M J V S D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
<< < > >>

BERRIAK

2006/09/25: Perigueux-tik. Amerikastola dokumentalaren prestaketa (%50 egina) eta erakusketen egutegiaren antolaketa (begira Erakusketak zutabea). Lehen erakusketa Uztaritzeko liburutegian urriaren 16an eta lehen bideo-debatea urriaren 27an.

2006/07/31: Madriletik. Amerikastolaren bukaera: Limatik abiatzea Europaruntz eta euskal Herriruntz.

2006/07/23: Cuzcotik. Ande Zentralak zeharkatzean (5000 m arte)zentru garrnatzitsuak ezagutu ditugu, Huancayo eta Ayacucho bezala, baita ere Huancavelica bezala, interesgarria baina hotza.... Peruko gune pobre horretan populakuntzaren gehiengoak kitchtwa hitz egiten du. Duela bi egun Cuzcorat iritsi garela, inca hiriburu famatu horretarat, azkarki amerikanizatua den horretarat...Bihar, aguas Calienterat goaz, biharamunean Macchu Picchurat igotzeko.

2006/07/13: Satipotik. Liman bi egun pasa ondoren, Satiporat abiatu gara autobusez. Bide ohargarria: mendi idor eta izoztuetaik oihan tropikal erliebetsurat.  Ezagutzak eta elkarrizketak bertako Ashaninka eskola elebidun publikoekin, Gloriabamban eta San Juan de Panaman.  Bihar 3500 mko alturan dagoen Huancayoruntz goaz.

2006/07/07: Trujillotik.Eskualdeko kulturen ezagutza segitzen dugu: Moche kultura Chiclayon (Sipan) eta Chimu kultura Trujillon (Chan Chan). Igandean Liman izango gara Satiporako bidean...

2006/07/01: Cajamarcatik. Duela aste bat baino gehiago Iparraldeko ordoki goretan gaudela, Chachapoyas (aurre inka) populuaren historia eta kulturaz ikasteko. Gune arkeologiko batzuk  bisitatu ditugu Chachapoyas (Amazonas) eta Leymebamba ondoan: Kuelap eta Laguna de los Condores. Lamas eko ketxuekin iraganiko eztabaiden ondotik, "oporretan" gaude Satiporat iritsi arte uztailaren 10 inguruan (Selva zentrala). Han Ashaninkak ezagutuko ditugu. 

2006/06/19: Tarapototik hain zuzen (San Martin eskualdean). Iquitos eta gero Pucallparat itritsi ginen orduan, San francisco-ko Shipibo komunitaterat hain zuzen ere. Han bertan eztabaidak burutu ditugu eskolaren erakasleekin eta Yarinacocha-ko Instituto Pegagogikoaren formatzaileekin baita ere. Tarapoton duela gutxi ailegatuak gara eta bihar,Lamas- erat goaz, gertu dagoen ketxua komunitatearenganat.  

2006/06/13: Iquitos- en gaude (Perun) duela zonbait egun. Hiriaren ezagutza eta Formabiap zentruarekin baita ere: han gazteak formatzen dituzte haien komunitateetan erakas dezaten. Amagoia gurekin dago, 11an iritsi da, orain hiru gaituzue bidaian!! Puccalparat hegaldia ostegunean, 15an.  

2006/06/07: Urtebetetze on Nerea! Ekain hastapenetik Letician gaude, Kolonbian. Giro berezia eta oihan tropikal ugari. Ezagutzak eta elkarrizketak Witoto bertakoekin eta Benjamin Constant (Brasil)-en bizi diren Tikunas-ekin (OGPTB erakasle batekin hain zuzen ere). Denbora asko pasa dugu hemengo Unibertsitate zentraleko ikasle antropologoekin. Milesker Esti-ri, Durangoko euskaldunari! Iquitos era (Peru) goaz bihar goiz goizez.  

2006/05/29: Aste langilea Boa Vistan: gure lagun erakasleak berrikusi ditugu eta erakasle Wapichanekin hitz egin dugu. CCPY ONG aren proiektuaren berri ukan dugu: Yanomamiekin duten hezkuntza proiektuaz batez ere. Elkarrizketak elkarte honen zuzendariekin eta Yanomami erakasle eta boz eramaileekin. Artikulu bat idaztekotan dago. Ekainaren lehenean, muga hirukoitzerat ( Brasil-Kolobia-Peru) goaz.  

2006/05/22: Manaus en gaude, lagunen etxean. Atzo barrio cidade de deus eko Tikunas batzuekin elkartu gara eta eramaten duten bitarteko  hezkuntza proiektua aurkeztu digute.  Funai eta estatuak gutxi sustengatzen duen proiektua hiriko bertakoak baitira... Bihar Boa Vistarat goaz... 

2006/05/15:  Macapan huts egin ditugu gure NEI-ko kontaktuak ( duela 3 urte joan omen direla..). Santaremen egon ondoren, gaur hamaka  itsasuntzekin  berriz, Manauserat goaz ( 17 an han bertan izango gara).

2006/05/08:  Camopin erakasleekin eta Wayampi eta Teko bitartekari elebidunekin 6 egun pasa ondoren, Guiana Frantsesetik atera gara maiatzaren 5ean. Macapan gaude, Amapa estatu brasildarrean. Santaremera goaz, hamaka itsasuntziekin ( 2 eguneko bidaia).  

2006/04/28: Cayenne aldean gaude lagunen etxean. Ordenagailu berri batekin lanean gaude gure beranta harrapatzeko. Eztabaidak segitzen ditugu IUFM formatzaileekin, erakasleekin; kazetariekin. Igandean Camopi-runtz goaz, Daniel François erakasle kalina segituz (Camopin erakaslea).

2006/04/20:  Egonaldi bikaina igaro ondoan Atayumalaeren etxean ( eskerrak familia osoari!!), Amerindiarraren Egun Nazionalean geunden atzo Oiapoque ondoan (Brasilen, justu mugan), Awala Yalimapoko kalina gizatalde delegazioak gonbidaturik.

2006/04/07: Kourou ondotik eta Awala Yalimapon (mendebaldean, Surinam ondoan)kali'na gaizataldearekin  aste sakon bat pasa ondoren,  bihar Atayumalaeren etxera goaz : Maroni ibaian gaindi bizi den Wayana baten etxerat 8 egunerako (Antecume Patarat, Maripasoula hegoaldean kokatua dena, lurralde zainduan)..

2006/03/23: Guiana Frantsesean gaude; Kourou-n, Hego amerikan kokatua den europear;frantses lurralde horretan. Lehen eztabaidak, gogoetak. Lehen hitzorduak Kouroun aurreikusiak , Amerindiar herixkan eta Oka Mag aldizkariarekin.

2006/03/15:: Brasil, Fortaleza ( Boa Vistatik hegazkina hartu dugu Belemerat joateko, eta handik Fortalezaraino). Miren Uriberen etxea gaude, duela 15 urte Brasilen bizi den euskaldun baten etxean beraz. Pitaguary gizataldearekin ezagutzak, Ceara eskualdeko autoktonoak.  Kostaldean bizi izanik, haien hizkuntza, tupi-a, duela 200 urte baino gehiago galdu dute. Amerikastolari buruzko artikulu bat aterako da Brasilgoko El Povo kazetan.

2006/03/06: Brasil, Boa Vista, Roraimako Unibertsitate Federala. Ezagutzak macuxi, wapichana erakasleekin, historiako erakasle batzuekin baita ere, oso impikatuak direnak autoktonoei buruzko eztabaidetan. FUNAI aren baimenaren beha gaude, ekainean, komunitate batean  egun zonbait pasatzeko. Irratian emankizun bat grabatu dugu: Monte Roraima 107.4 FM.

2006/02/26:  Emazte Gazte Indigenen bilketa Santa Elenan.  Roraima tepuyaren ibilalditik sartzen gara (5 egun). Oraindik zonbait egun Gran Sabanan eta ondotik,  Brasilerat goaz ( Boa Vista). 

2006/02/18:  Santa Elenan gaude, Gran Sabanan, Brasilgoko mugatik 15 kilometrotan.  Mana kru Pemoi komunitatearen kapitainarekin  elgarrizketak  burutu ditugu eta baita ere, bertako eskolaren erakasleekin. Proiektuak: San Franciscorat joan eta inguruetarat, eta Roraima tepuyaren ibilaldia. 

2006/02/13: Ciudad Guayanan, Puerto Ordaz en, zonbai egunetako egonaldia Villarroel familiaren etxean. Zonbait egun pasa ditugu Orinoke deltan, Tucupitan eta Curiapon, ibai gainean dagoen herrixka batean,  herri hurbilenetik 7 ordutan kokaturik . Esperientzi interesgarria.

2006/02/03: Duela zonbait egun Ciudad Bolivar-en gaude, hemen pemoi komunitate baten eskola bisitatu dugu. Bihar Ciudad Guyanara goaz. Gure materiala ( ordenagailua eta argazki makina) gaizki doaz, horrek erran nahi du zailtasum gehiagorekin segituko dugula bloga osatzen, denbora gehiago beharko dugu....

2006/01/27: Amerikastola Caracaserat itzuli da, Munduko Foro Sozialan parte hartzeko. Itsasbela beharbada Orinoke aldean berriz topatuko dugu. 29 a arte Caracas aldean gaude, gero Ciudad Bolivarerat joateko.

2006/01/18: Cumana inguruan gaude. Lau egun pasa ditugu Laguna Granden, ondoko toki zoragarri batean. Laster bela utziko dugu Orinoken bidea segitzeko,  Warao-en ganat joateko.

2006/01/09: Ongi iritsiak Caracas-erat!! Karrek Ven beilan gaude gaurtik goiti Cumana aldean...........Aldaketak beharbada: Orinoke ibaiaren ordez, beharbada Gran Sabana eskualderat lurrezko garraioekin.

2005/12/12: Aldaketa: Abiatzea Caracas-erat 2006ko Urtarrilaren 4ean! Pesta on deneri!

2005/11/15: Urtebetetze on Sophie! Oparitzat, Gazte desafioaren diru laguntzaren lorpena! Aupa! 

2005/10/26: Amerikastolaren abiatzea Abenduaren 28an ( Parise-Caracas). Milesker Afat bidaiak eta Air France!  

2005/10/08 eta 09:  Mans-eko liburu azokan ezagutzak eta eztabaidak. Aurten Amazonia zen tematika nagusia.

2005/ 09/12: Amerikastola blogaren sortzea

2005/O7/23 :Amazoniar Ipuien gaualdia Verniolle-n ( Ariege-n) antolatua elkartearen sustengatzeko
2005/ 07/03: Amerikastola EHZ festibaleko elkartasun herrixkan

2005/ 05/30: Diru bila....

2005/05/09 :Traits d'Union elkartearen sortzea

2005/05/02: Amerikastola proiektuaren sortzea

ARGAZKIAK

 

Amerikastolaren argazkien begiratzeko, helbide horretara joan:

http://spaces.msn.com/amerikastola/PersonalSpace.aspx?_c02_owner=1

 

Créer un blog sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus