Vendredi 26 mai 2006 5 26 /05 /Mai /2006 23:15
TAPEBAK eta ESCOLA DO TRILHO.
2006ko martxoaren 16a, osteguna eta 20a, astelehena.
FUNAI GOBERNUA DA”
Ez zen klase eguna, baina irakasle tapebak ikusi eta beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen, izan ere denak bildurik baitzeuden Caucaia-ko eskolan. Guretzat aproposa, beraientzat, ez hainbeste, batzuek zituzten formazio orduak alde batera utzi behar izan baitzituzten une batez gurekin egoteko.
50 irakasleren aurrean gure buruak aurkeztu eta Miren Uribe gure uneko itzultzaileari eskerm gu han egotearen arraoia ulertuarazi genien: hasierako mesfidantza ondorengo hitz jario bihurtu zen.
Tapebak Fortalezatik gertu bizi diren indigenak dira eta, “nordesteko” guztiek bezala, gizon zuriaren kolonialismoa gertu-gertutik jasan zuten. Gaur egun 5000 kide baino gehiago dira 17 komunitatetan banatuta –hauetatik 12 daude ongi antolaturik-. Komunitate hauetan eskola ezberdinak daude eta guztira 50 bat irakasle arduratzen dira haurretaz.
Hasiera batean zuhaitzen azpian hasi zena, pixkanaka garatuz joan zen eta, komunitateak hala nahi izan zuelako, gaur egun duten eskoletara iristeko bide zaila egin zuten. Eskola komunitatearen lana da eta, beraz, honek zer esan handia du eskolaren norantzan; adibidez, egutegia erabakitzerako garaian. Egutegia ez ezik, eskola indigenek badute beste berezitasun bat ezberdin egiten dituenak, “escolas diferenciadas” egiten dituenak: ostiraletako indigena kultur klaseak. Bertan kultur ekintzak, dantzak, artisau lanak, beraien herriaren historia... ikasten dute haurrek, “irakasleak horretarako ardura eduki behar du” zioen Athilson irakasleak.
Hikuntza aspaldi galdu zutenez, portugesa erabiltzen dute: “Orain gure ama hizkuntza portugesa da” bat egiten zuten denek. Pitaguaryek euren hizkuntza berreskuratzeko asmoa zutela esan genienean, beraien lehentasuna ez zela inola ere hura azaldu zuten: tupi familiakoa izango litzatekeen hizkuntza hitz egitea ez da beraien errealitatea. “Ederra izango litzateke hizkuntza berreskuratzea, haurrek eskolan ikastea” diote irakasleek, “zuriek ez ulertzeko batez ere” barre egiten zuen Athilsonek.
Hizkuntzarik ez eta zer da, beraz, indigena izatea? Kultura eta bizimodu bat aurrera eramatea, lurralde jakin batean, beraienean. “Terra demarcada, vida garantida” lemapean eskatzen dute lurra beraientzat: 30.000 hektarea hasieran. 18.000 ondoren. Gobernuak 4000 emango zizkiela eta, azkenean, 4900etan geratu da, gehiena zingiratsua.
Lurra demarkatzeko prozesua oso luzea eta pisua da:
1.       Lehenengo demarkazioa edo identifikazioa.
2.       Lur horien uneok “jabearekin” hitz egin.
3.       Jabe” hori indemnizatu.
4.       Udaletxeak lurrak onartu.
5.       Estatuko Buletin Ofizialean berria atera.
6.       Ordura arteko “jabea” atera eta beraiek sartu.
Baina zurien burokraziak prozesua luzatzen du eta edozein errekurtsok atzeratu egiten du.
FUNAI (Fundaçao Nacional do Índio) bitartekari dela gobernuarekin negoziatzen dute. Eta bitartekari honek lagundu baino kalte gehiago egiten dien galdetzerakoan: “FUNAI gobernua da” erantzun zuen labur eta argi Athilsonek. Bakoitzak atera ditzala kontuak.
Lula gobernuan egoteak ere gai honekikoak ez direla aldatu azaldu ziguten. Nazioarteko presioek yanomamiak bezalako etnia “ezagunei” zaiela baliogarri eta, beraien kasuan, Fortalezatik bisitan joaten zaizkien eskolen idatziak direla presio bakarra argitzen zuten. Beraiek bakarrik lortuko dutela badakite, hala ere, horretarako gizon zuriaren arma berak erabili behar dituztela ulertu dute: “Analfabetismoak zer ikusi handia eduki zuen bere garaian lurrak ez demarkatzearekin, indigenek ez baitzituzten zurien paperak ulertzen. Orain, hori dena eskolari esker aldatzen ari da, 60-65 urteko pertsonak ere ikastera joaten dira.”
TRENBIDEKO ESKOLA
“Escola diferenciada” bat gertutik ikusteko Comunidade do Trilho-n (“Trenbideko komunitatea”) dagoen Escola do Trilho-ra (“Trenbideko eskola”) gonbidatu gintuzten. Gu iritsi ginenerako han zegoen Bete irakaslea haurren zain: aurreko eguna, martxoaren 19a, San Jose izan zen, Ceará-ko zaindaria, eta elizak astelehenera pasa zuela festa aipatu zigun. Kontua zera zen: komunitateko eskola honetan ez zela festarik. Egutegian komunitateak parte hartzen du eta, beraz, oraindik, zenbait festa katoliko errespetatzen dituzte: Eguarri eguna, hildakoen eguna, Corpus Christi...
Bestalde, indigenen egunak beti errespetatzen dituzte festa eginez: apirilaren 19a, Indigenaren eguna Brasilen; urriaren 3a, Vitor Tapeba gerlariaren eguna eta, beraz, tapeba guztiena; urriaren 18tik 20ra tapeben kultur azoka carnaúba festa (jantzi tipikoa egiteko erabiltzen duten landarea).
Egun batzuk lehenago irakasleek greba egin zuten Brasilen. Honen harira, ea beraiek ere egin behar zuten galdetzerakoan, ezetz esan ziguten, irakasle indigenek ez dutela sekula grebarik egiten, beste era batera erreibindikatzen dituztela euren eskubideak: arazoa duten erakundearengana, lehenik, ordezkariak joaten dira, kasurik ez badiete egiten, komunitate guztia joango da. Hori da komunitate bat izatea, baten arazoa denona da.
Dena da komunitatearen hoberako egiten da eta, hala, irakasleak ikaslearen beharren arabera antolatuko du bere lana: adinak ez du gehiegi axola, ikasleak dakienak baizik: “Prestaturik atera behar dute, aurrerago, komunitateko helduek jasan behar izan zituztenak ez ezagutzeko”. Bigarren mailako hezkuntza egitera eskola konbentzionaletara joan behar dute, oraindik ez baitago maila horretako “escola diferenciada”-rik, eta hori ez da xamurra izaten ohiturik ez dauden nerabeentzat. Gaur egungo ikasleak biharko irakasle izatea besterik ez dute eta, beraz, beraiengan jarri behar esperantza.
Nerea Leturia Nabaroa
“Trilho”ko material didaktikoa.
            Trenbideko eskolan 130 ikasle daude. 5 irakasle daude egun guztian eta 2 gehiago arratsaldetan besterik etortzen ez direnak. Irakasle tapebak biltzen dituen elkartea 48 irakaslez osatzen da.
            Ostiraletako kultur indigenaren egunean, portugesez idatziriko hiru libuirurekin egiten dute lan:
            Kultura eta gizarte indigena.
            Hizkuntza eta pedagogi praktikak.
            Bizitza eta ingurumena.
            Kulturari buruzko beste bi liburu ere badituzte (SEDUCek arguitaraturik):
            Memoria viva dos Indios Tapeba: terra demarcada, vida garantida.
            Fazendo escola: livro de textos do Povo Tremembé.
            Hauetan, Xingú-ko indigenen festa eta elikadura, potiguar herriaren joko, arku eta gezien fabrikazioa ikas dezakegu...
            Audrey Hoc, 2006-V-22, Boa Vista, Nereak itzulia.
 
Par amerikastola - Publié dans : BIDAI KONTAKETAK: BRASIL
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

EGUTEGIA

Mai 2012
L M M J V S D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
<< < > >>

BERRIAK

2006/09/25: Perigueux-tik. Amerikastola dokumentalaren prestaketa (%50 egina) eta erakusketen egutegiaren antolaketa (begira Erakusketak zutabea). Lehen erakusketa Uztaritzeko liburutegian urriaren 16an eta lehen bideo-debatea urriaren 27an.

2006/07/31: Madriletik. Amerikastolaren bukaera: Limatik abiatzea Europaruntz eta euskal Herriruntz.

2006/07/23: Cuzcotik. Ande Zentralak zeharkatzean (5000 m arte)zentru garrnatzitsuak ezagutu ditugu, Huancayo eta Ayacucho bezala, baita ere Huancavelica bezala, interesgarria baina hotza.... Peruko gune pobre horretan populakuntzaren gehiengoak kitchtwa hitz egiten du. Duela bi egun Cuzcorat iritsi garela, inca hiriburu famatu horretarat, azkarki amerikanizatua den horretarat...Bihar, aguas Calienterat goaz, biharamunean Macchu Picchurat igotzeko.

2006/07/13: Satipotik. Liman bi egun pasa ondoren, Satiporat abiatu gara autobusez. Bide ohargarria: mendi idor eta izoztuetaik oihan tropikal erliebetsurat.  Ezagutzak eta elkarrizketak bertako Ashaninka eskola elebidun publikoekin, Gloriabamban eta San Juan de Panaman.  Bihar 3500 mko alturan dagoen Huancayoruntz goaz.

2006/07/07: Trujillotik.Eskualdeko kulturen ezagutza segitzen dugu: Moche kultura Chiclayon (Sipan) eta Chimu kultura Trujillon (Chan Chan). Igandean Liman izango gara Satiporako bidean...

2006/07/01: Cajamarcatik. Duela aste bat baino gehiago Iparraldeko ordoki goretan gaudela, Chachapoyas (aurre inka) populuaren historia eta kulturaz ikasteko. Gune arkeologiko batzuk  bisitatu ditugu Chachapoyas (Amazonas) eta Leymebamba ondoan: Kuelap eta Laguna de los Condores. Lamas eko ketxuekin iraganiko eztabaiden ondotik, "oporretan" gaude Satiporat iritsi arte uztailaren 10 inguruan (Selva zentrala). Han Ashaninkak ezagutuko ditugu. 

2006/06/19: Tarapototik hain zuzen (San Martin eskualdean). Iquitos eta gero Pucallparat itritsi ginen orduan, San francisco-ko Shipibo komunitaterat hain zuzen ere. Han bertan eztabaidak burutu ditugu eskolaren erakasleekin eta Yarinacocha-ko Instituto Pegagogikoaren formatzaileekin baita ere. Tarapoton duela gutxi ailegatuak gara eta bihar,Lamas- erat goaz, gertu dagoen ketxua komunitatearenganat.  

2006/06/13: Iquitos- en gaude (Perun) duela zonbait egun. Hiriaren ezagutza eta Formabiap zentruarekin baita ere: han gazteak formatzen dituzte haien komunitateetan erakas dezaten. Amagoia gurekin dago, 11an iritsi da, orain hiru gaituzue bidaian!! Puccalparat hegaldia ostegunean, 15an.  

2006/06/07: Urtebetetze on Nerea! Ekain hastapenetik Letician gaude, Kolonbian. Giro berezia eta oihan tropikal ugari. Ezagutzak eta elkarrizketak Witoto bertakoekin eta Benjamin Constant (Brasil)-en bizi diren Tikunas-ekin (OGPTB erakasle batekin hain zuzen ere). Denbora asko pasa dugu hemengo Unibertsitate zentraleko ikasle antropologoekin. Milesker Esti-ri, Durangoko euskaldunari! Iquitos era (Peru) goaz bihar goiz goizez.  

2006/05/29: Aste langilea Boa Vistan: gure lagun erakasleak berrikusi ditugu eta erakasle Wapichanekin hitz egin dugu. CCPY ONG aren proiektuaren berri ukan dugu: Yanomamiekin duten hezkuntza proiektuaz batez ere. Elkarrizketak elkarte honen zuzendariekin eta Yanomami erakasle eta boz eramaileekin. Artikulu bat idaztekotan dago. Ekainaren lehenean, muga hirukoitzerat ( Brasil-Kolobia-Peru) goaz.  

2006/05/22: Manaus en gaude, lagunen etxean. Atzo barrio cidade de deus eko Tikunas batzuekin elkartu gara eta eramaten duten bitarteko  hezkuntza proiektua aurkeztu digute.  Funai eta estatuak gutxi sustengatzen duen proiektua hiriko bertakoak baitira... Bihar Boa Vistarat goaz... 

2006/05/15:  Macapan huts egin ditugu gure NEI-ko kontaktuak ( duela 3 urte joan omen direla..). Santaremen egon ondoren, gaur hamaka  itsasuntzekin  berriz, Manauserat goaz ( 17 an han bertan izango gara).

2006/05/08:  Camopin erakasleekin eta Wayampi eta Teko bitartekari elebidunekin 6 egun pasa ondoren, Guiana Frantsesetik atera gara maiatzaren 5ean. Macapan gaude, Amapa estatu brasildarrean. Santaremera goaz, hamaka itsasuntziekin ( 2 eguneko bidaia).  

2006/04/28: Cayenne aldean gaude lagunen etxean. Ordenagailu berri batekin lanean gaude gure beranta harrapatzeko. Eztabaidak segitzen ditugu IUFM formatzaileekin, erakasleekin; kazetariekin. Igandean Camopi-runtz goaz, Daniel François erakasle kalina segituz (Camopin erakaslea).

2006/04/20:  Egonaldi bikaina igaro ondoan Atayumalaeren etxean ( eskerrak familia osoari!!), Amerindiarraren Egun Nazionalean geunden atzo Oiapoque ondoan (Brasilen, justu mugan), Awala Yalimapoko kalina gizatalde delegazioak gonbidaturik.

2006/04/07: Kourou ondotik eta Awala Yalimapon (mendebaldean, Surinam ondoan)kali'na gaizataldearekin  aste sakon bat pasa ondoren,  bihar Atayumalaeren etxera goaz : Maroni ibaian gaindi bizi den Wayana baten etxerat 8 egunerako (Antecume Patarat, Maripasoula hegoaldean kokatua dena, lurralde zainduan)..

2006/03/23: Guiana Frantsesean gaude; Kourou-n, Hego amerikan kokatua den europear;frantses lurralde horretan. Lehen eztabaidak, gogoetak. Lehen hitzorduak Kouroun aurreikusiak , Amerindiar herixkan eta Oka Mag aldizkariarekin.

2006/03/15:: Brasil, Fortaleza ( Boa Vistatik hegazkina hartu dugu Belemerat joateko, eta handik Fortalezaraino). Miren Uriberen etxea gaude, duela 15 urte Brasilen bizi den euskaldun baten etxean beraz. Pitaguary gizataldearekin ezagutzak, Ceara eskualdeko autoktonoak.  Kostaldean bizi izanik, haien hizkuntza, tupi-a, duela 200 urte baino gehiago galdu dute. Amerikastolari buruzko artikulu bat aterako da Brasilgoko El Povo kazetan.

2006/03/06: Brasil, Boa Vista, Roraimako Unibertsitate Federala. Ezagutzak macuxi, wapichana erakasleekin, historiako erakasle batzuekin baita ere, oso impikatuak direnak autoktonoei buruzko eztabaidetan. FUNAI aren baimenaren beha gaude, ekainean, komunitate batean  egun zonbait pasatzeko. Irratian emankizun bat grabatu dugu: Monte Roraima 107.4 FM.

2006/02/26:  Emazte Gazte Indigenen bilketa Santa Elenan.  Roraima tepuyaren ibilalditik sartzen gara (5 egun). Oraindik zonbait egun Gran Sabanan eta ondotik,  Brasilerat goaz ( Boa Vista). 

2006/02/18:  Santa Elenan gaude, Gran Sabanan, Brasilgoko mugatik 15 kilometrotan.  Mana kru Pemoi komunitatearen kapitainarekin  elgarrizketak  burutu ditugu eta baita ere, bertako eskolaren erakasleekin. Proiektuak: San Franciscorat joan eta inguruetarat, eta Roraima tepuyaren ibilaldia. 

2006/02/13: Ciudad Guayanan, Puerto Ordaz en, zonbai egunetako egonaldia Villarroel familiaren etxean. Zonbait egun pasa ditugu Orinoke deltan, Tucupitan eta Curiapon, ibai gainean dagoen herrixka batean,  herri hurbilenetik 7 ordutan kokaturik . Esperientzi interesgarria.

2006/02/03: Duela zonbait egun Ciudad Bolivar-en gaude, hemen pemoi komunitate baten eskola bisitatu dugu. Bihar Ciudad Guyanara goaz. Gure materiala ( ordenagailua eta argazki makina) gaizki doaz, horrek erran nahi du zailtasum gehiagorekin segituko dugula bloga osatzen, denbora gehiago beharko dugu....

2006/01/27: Amerikastola Caracaserat itzuli da, Munduko Foro Sozialan parte hartzeko. Itsasbela beharbada Orinoke aldean berriz topatuko dugu. 29 a arte Caracas aldean gaude, gero Ciudad Bolivarerat joateko.

2006/01/18: Cumana inguruan gaude. Lau egun pasa ditugu Laguna Granden, ondoko toki zoragarri batean. Laster bela utziko dugu Orinoken bidea segitzeko,  Warao-en ganat joateko.

2006/01/09: Ongi iritsiak Caracas-erat!! Karrek Ven beilan gaude gaurtik goiti Cumana aldean...........Aldaketak beharbada: Orinoke ibaiaren ordez, beharbada Gran Sabana eskualderat lurrezko garraioekin.

2005/12/12: Aldaketa: Abiatzea Caracas-erat 2006ko Urtarrilaren 4ean! Pesta on deneri!

2005/11/15: Urtebetetze on Sophie! Oparitzat, Gazte desafioaren diru laguntzaren lorpena! Aupa! 

2005/10/26: Amerikastolaren abiatzea Abenduaren 28an ( Parise-Caracas). Milesker Afat bidaiak eta Air France!  

2005/10/08 eta 09:  Mans-eko liburu azokan ezagutzak eta eztabaidak. Aurten Amazonia zen tematika nagusia.

2005/ 09/12: Amerikastola blogaren sortzea

2005/O7/23 :Amazoniar Ipuien gaualdia Verniolle-n ( Ariege-n) antolatua elkartearen sustengatzeko
2005/ 07/03: Amerikastola EHZ festibaleko elkartasun herrixkan

2005/ 05/30: Diru bila....

2005/05/09 :Traits d'Union elkartearen sortzea

2005/05/02: Amerikastola proiektuaren sortzea

ARGAZKIAK

 

Amerikastolaren argazkien begiratzeko, helbide horretara joan:

http://spaces.msn.com/amerikastola/PersonalSpace.aspx?_c02_owner=1

 

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus