Partager l'article ! NORDESTEKO AMERINDIARRAK I: SANTO ANTONIO DE PITAGUARY, MARACANAÚ (CEARÁ, BRASIL). 2006ko martxoaren 14a, asteazkena. ZURIEN NEGOZIOA: ...
| Mai 2012 | ||||||||||
| L | M | M | J | V | S | D | ||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |||||
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | ||||
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | ||||
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | ||||
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||||||
|
||||||||||
2006/09/25: Perigueux-tik. Amerikastola dokumentalaren prestaketa (%50 egina) eta erakusketen egutegiaren antolaketa (begira Erakusketak zutabea). Lehen erakusketa Uztaritzeko liburutegian urriaren 16an eta lehen bideo-debatea urriaren 27an.
2006/07/31: Madriletik. Amerikastolaren bukaera: Limatik abiatzea Europaruntz eta euskal Herriruntz.
2006/07/23: Cuzcotik. Ande Zentralak zeharkatzean (5000 m arte)zentru garrnatzitsuak ezagutu ditugu, Huancayo eta Ayacucho bezala, baita ere Huancavelica bezala, interesgarria baina hotza.... Peruko gune pobre horretan populakuntzaren gehiengoak kitchtwa hitz egiten du. Duela bi egun Cuzcorat iritsi garela, inca hiriburu famatu horretarat, azkarki amerikanizatua den horretarat...Bihar, aguas Calienterat goaz, biharamunean Macchu Picchurat igotzeko.
2006/07/13: Satipotik. Liman bi egun pasa ondoren, Satiporat abiatu gara autobusez. Bide ohargarria: mendi idor eta izoztuetaik oihan tropikal erliebetsurat. Ezagutzak eta elkarrizketak bertako Ashaninka eskola elebidun publikoekin, Gloriabamban eta San Juan de Panaman. Bihar 3500 mko alturan dagoen Huancayoruntz goaz.
2006/07/07: Trujillotik.Eskualdeko kulturen ezagutza segitzen dugu: Moche kultura Chiclayon (Sipan) eta Chimu kultura Trujillon (Chan Chan). Igandean Liman izango gara Satiporako bidean...
2006/07/01: Cajamarcatik. Duela aste bat baino gehiago Iparraldeko ordoki goretan gaudela, Chachapoyas (aurre inka) populuaren historia eta kulturaz ikasteko. Gune arkeologiko batzuk bisitatu ditugu Chachapoyas (Amazonas) eta Leymebamba ondoan: Kuelap eta Laguna de los Condores. Lamas eko ketxuekin iraganiko eztabaiden ondotik, "oporretan" gaude Satiporat iritsi arte uztailaren 10 inguruan (Selva zentrala). Han Ashaninkak ezagutuko ditugu.
2006/06/19: Tarapototik hain zuzen (San Martin eskualdean). Iquitos eta gero Pucallparat itritsi ginen orduan, San francisco-ko Shipibo komunitaterat hain zuzen ere. Han bertan eztabaidak burutu ditugu eskolaren erakasleekin eta Yarinacocha-ko Instituto Pegagogikoaren formatzaileekin baita ere. Tarapoton duela gutxi ailegatuak gara eta bihar,Lamas- erat goaz, gertu dagoen ketxua komunitatearenganat.
2006/06/13: Iquitos- en gaude (Perun) duela zonbait egun. Hiriaren ezagutza eta Formabiap zentruarekin baita ere: han gazteak formatzen dituzte haien komunitateetan erakas dezaten. Amagoia gurekin dago, 11an iritsi da, orain hiru gaituzue bidaian!! Puccalparat hegaldia ostegunean, 15an.
2006/06/07: Urtebetetze on Nerea! Ekain hastapenetik Letician gaude, Kolonbian. Giro berezia eta oihan tropikal ugari. Ezagutzak eta elkarrizketak Witoto bertakoekin eta Benjamin Constant (Brasil)-en bizi diren Tikunas-ekin (OGPTB erakasle batekin hain zuzen ere). Denbora asko pasa dugu hemengo Unibertsitate zentraleko ikasle antropologoekin. Milesker Esti-ri, Durangoko euskaldunari! Iquitos era (Peru) goaz bihar goiz goizez.
2006/05/29: Aste langilea Boa Vistan: gure lagun erakasleak berrikusi ditugu eta erakasle Wapichanekin hitz egin dugu. CCPY ONG aren proiektuaren berri ukan dugu: Yanomamiekin duten hezkuntza proiektuaz batez ere. Elkarrizketak elkarte honen zuzendariekin eta Yanomami erakasle eta boz eramaileekin. Artikulu bat idaztekotan dago. Ekainaren lehenean, muga hirukoitzerat ( Brasil-Kolobia-Peru) goaz.
2006/05/22: Manaus en gaude, lagunen etxean. Atzo barrio cidade de deus eko Tikunas batzuekin elkartu gara eta eramaten duten bitarteko hezkuntza proiektua aurkeztu digute. Funai eta estatuak gutxi sustengatzen duen proiektua hiriko bertakoak baitira... Bihar Boa Vistarat goaz...
2006/05/15: Macapan huts egin ditugu gure NEI-ko kontaktuak ( duela 3 urte joan omen direla..). Santaremen egon ondoren, gaur hamaka itsasuntzekin berriz, Manauserat goaz ( 17 an han bertan izango gara).
2006/05/08: Camopin erakasleekin eta Wayampi eta Teko bitartekari elebidunekin 6 egun pasa ondoren, Guiana Frantsesetik atera gara maiatzaren 5ean. Macapan gaude, Amapa estatu brasildarrean. Santaremera goaz, hamaka itsasuntziekin ( 2 eguneko bidaia).
2006/04/28: Cayenne aldean gaude lagunen etxean. Ordenagailu berri batekin lanean gaude gure beranta harrapatzeko. Eztabaidak segitzen ditugu IUFM formatzaileekin, erakasleekin; kazetariekin. Igandean Camopi-runtz goaz, Daniel François erakasle kalina segituz (Camopin erakaslea).
2006/04/20: Egonaldi bikaina igaro ondoan Atayumalaeren etxean ( eskerrak familia osoari!!), Amerindiarraren Egun Nazionalean geunden atzo Oiapoque ondoan (Brasilen, justu mugan), Awala Yalimapoko kalina gizatalde delegazioak gonbidaturik.
2006/04/07: Kourou ondotik eta Awala Yalimapon (mendebaldean, Surinam ondoan)kali'na gaizataldearekin aste sakon bat pasa ondoren, bihar Atayumalaeren etxera goaz : Maroni ibaian gaindi bizi den Wayana baten etxerat 8 egunerako (Antecume Patarat, Maripasoula hegoaldean kokatua dena, lurralde zainduan)..
2006/03/23: Guiana Frantsesean gaude; Kourou-n, Hego amerikan kokatua den europear;frantses lurralde horretan. Lehen eztabaidak, gogoetak. Lehen hitzorduak Kouroun aurreikusiak , Amerindiar herixkan eta Oka Mag aldizkariarekin.
2006/03/15:: Brasil, Fortaleza ( Boa Vistatik hegazkina hartu dugu Belemerat joateko, eta handik Fortalezaraino). Miren Uriberen etxea gaude, duela 15 urte Brasilen bizi den euskaldun baten etxean beraz. Pitaguary gizataldearekin ezagutzak, Ceara eskualdeko autoktonoak. Kostaldean bizi izanik, haien hizkuntza, tupi-a, duela 200 urte baino gehiago galdu dute. Amerikastolari buruzko artikulu bat aterako da Brasilgoko El Povo kazetan.
2006/03/06: Brasil, Boa Vista, Roraimako Unibertsitate Federala. Ezagutzak macuxi, wapichana erakasleekin, historiako erakasle batzuekin baita ere, oso impikatuak direnak autoktonoei buruzko eztabaidetan. FUNAI aren baimenaren beha gaude, ekainean, komunitate batean egun zonbait pasatzeko. Irratian emankizun bat grabatu dugu: Monte Roraima 107.4 FM.
2006/02/26: Emazte Gazte Indigenen bilketa Santa Elenan. Roraima tepuyaren ibilalditik sartzen gara (5 egun). Oraindik zonbait egun Gran Sabanan eta ondotik, Brasilerat goaz ( Boa Vista).
2006/02/18: Santa Elenan gaude, Gran Sabanan, Brasilgoko mugatik 15 kilometrotan. Mana kru Pemoi komunitatearen kapitainarekin elgarrizketak burutu ditugu eta baita ere, bertako eskolaren erakasleekin. Proiektuak: San Franciscorat joan eta inguruetarat, eta Roraima tepuyaren ibilaldia.
2006/02/13: Ciudad Guayanan, Puerto Ordaz en, zonbai egunetako egonaldia Villarroel familiaren etxean. Zonbait egun pasa ditugu Orinoke deltan, Tucupitan eta Curiapon, ibai gainean dagoen herrixka batean, herri hurbilenetik 7 ordutan kokaturik . Esperientzi interesgarria.
2006/02/03: Duela zonbait egun Ciudad Bolivar-en gaude, hemen pemoi komunitate baten eskola bisitatu dugu. Bihar Ciudad Guyanara goaz. Gure materiala ( ordenagailua eta argazki makina) gaizki doaz, horrek erran nahi du zailtasum gehiagorekin segituko dugula bloga osatzen, denbora gehiago beharko dugu....
2006/01/27: Amerikastola Caracaserat itzuli da, Munduko Foro Sozialan parte hartzeko. Itsasbela beharbada Orinoke aldean berriz topatuko dugu. 29 a arte Caracas aldean gaude, gero Ciudad Bolivarerat joateko.
2006/01/18: Cumana inguruan gaude. Lau egun pasa ditugu Laguna Granden, ondoko toki zoragarri batean. Laster bela utziko dugu Orinoken bidea segitzeko, Warao-en ganat joateko.
2006/01/09: Ongi iritsiak Caracas-erat!! Karrek Ven beilan gaude gaurtik goiti Cumana aldean...........Aldaketak beharbada: Orinoke ibaiaren ordez, beharbada Gran Sabana eskualderat lurrezko garraioekin.
2005/12/12: Aldaketa: Abiatzea Caracas-erat 2006ko Urtarrilaren 4ean! Pesta on deneri!
2005/11/15: Urtebetetze on Sophie! Oparitzat, Gazte desafioaren diru laguntzaren lorpena! Aupa!
2005/10/26: Amerikastolaren abiatzea Abenduaren 28an ( Parise-Caracas). Milesker Afat bidaiak eta Air France!
2005/10/08 eta 09: Mans-eko liburu azokan ezagutzak eta eztabaidak. Aurten Amazonia zen tematika nagusia.
2005/ 09/12: Amerikastola blogaren sortzea
2005/O7/23 :Amazoniar Ipuien gaualdia Verniolle-n ( Ariege-n) antolatua elkartearen sustengatzeko
2005/ 07/03: Amerikastola EHZ festibaleko elkartasun herrixkan
2005/ 05/30: Diru bila....
2005/05/09 :Traits d'Union elkartearen sortzea
2005/05/02: Amerikastola proiektuaren sortzea
Amerikastolaren argazkien begiratzeko, helbide horretara joan:
http://spaces.msn.com/amerikastola/PersonalSpace.aspx?_c02_owner=1
OHARRAK